Kostuak ordaintzeko dirulaguntzen eskaera - egoitza
Aurreko deialdietan onartutako eragiketak ordaintzeko eskaerak
Epeak
2025eko ekainaren 30era arte, 2024an onartutako urteko eragiketetarako, eta 2025eko uztailaren 31ra arte, 2023an onartutako bi urteko eragiketetarako.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Laguntzak ordaintzeko eskabidea aurkezteko gida
- Aurrerakinaren eskaera - Kudeaketa teknikak hobetzea, gida sistema aldatzeagatik
- Aurrerakinaren eskaera - Birlandatzea, gida sistemarekin edo halakorik gabe
- Aurrerakinaren eskaera - Barietatea aldatzea gaintxertaketaren bidez
- Ordainketa eskaera - Kudeaketa teknikak hobetzea, gida sistema aldatzeagatik
- Ordainketa eskaera - Birlandatzea, gida sistemarekin edo halakorik gabe
- Ordainketa eskaera - Barietatea aldatzea gaintxertaketaren bidez
Informazio gehiago
Mahastiak berregituratzeko eta birmoldatzeko helburuz, aurreko deialdietan onartutako laguntzen aurrerakina edo azken ordainketa jaso ahal izateko, laguntzaren onuradunak edo haren ordezkariak ordaintzeko eskabidea aurkeztu beharko du hasierako eskabidea egindakoan adierazitako finantza-ekitaldiko ordaintzeko eskabideak egiteko epearen barruan.
Ordaintzeko eskabideak Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko “NIRE ARLO PERTSONALA” atalaren barruan, “NIRE ESPEDIENTEAK” atala erabiliz aurkeztu beharko dira. Aurrerakina ordaintzeko eskabidea edo laguntzaren azken ordainketa jasotzeko eskabidea era telematikoan aurkeztu aurretik, deskargen eremuan norberak betetzeko moduko inprimakiak bete eta sinatu beharko dira.
Gainera, laguntzaren azken ordainketa eskatzeko, ekintzak gauzatu direla egiaztatzen duten agiri guztiak bildu eta digitalizatu beharko dira (fakturak, ordainagiriak, nominak, analisiak…).
Zer behar dut?
BAK
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Ordaintzeko eskabideak telematikoki bakarrik aurkeztu ahal izango dira, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. Hala ere, eskaera betetzeko orduan zalantzarik edo zailtasunik baduzu eta aurrez aurreko arreta behar baduzu, hitzordua eska dezakezu esteka honetan: Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua – hitzordua (araba.eus).