null Labore jasangarrietarako laguntzak

Labore jasangarrietarako laguntzak

2024KO KANPAINA – 2024KO KANPAINARAKO ALDAKETAK LABORE JASANGARRIEN NEKAZARITZA ETA INGURUMENEKO ESKU HARTZEAN

Lekadunak, ortuariak, patata eta erremolatxa lantzearen bidez nekazaritza dibertsifikatzea bultzatzea; hartara, labore txandaketa eta lurraldearen baldintza fitosanitario onen aprobetxamendua sustatzen da.

Pertsona fisiko edo juridikoak, edo nortasun juridikorik gabeko erakundeak, barne hartuta ondasun erkidegoak, jaraunspen jasogabeak edo jaraunsle erkidegoak, merkataritza xederik gabeko sozietate zibilak eta titulartasun partekatuko araubideko ustiategiak, baldin eta eskaera bakarra aurkezten badute eta ingurumen- eta klima-konpromisoak eta esku-hartze bakoitzean zehaztutako beste kudeaketa-konpromiso batzuk hartzen badituzte, bost urterako.

Nekazaritza Garapenerako Zerbitzua

Foru Gobernu Kontseiluaren 23/2024 Foru Dekretua irailaren 17koa. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoan ingurumen eta klima konpromisoak eta bestelako kudeaketa konpromi­soak hartzeagatiko laguntzen oinarri arautzaileei.

Foru Gobernu Kontseiluaren 573/2024 Erabakia, urriaren 8koa. Labore jasangarrietan esku hartzeko deialdia onestea, Arabako Lurralde Historikoan ingurumen eta klima konpromisoak eta beste kudeaketa konpromiso batzuk hartzeko laguntzen barruan. Laguntza horiek Foru Gobernu Kontseiluaren irailaren 17ko 23/2024 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren.

  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 6 hilabete
  • Administrazio isiltasunaren ondorioak: negatiboa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Labore jasangarriak

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Konpromisoak subrogatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Ongarri berdea lurperatzearen aitorpena

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi