null Arabako Errioxa Estatuan eta hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta merkaturatzeko ekintzetan parte hartzeko interesa agertzeko deialdia

Arabako Errioxa Estatuan eta hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta merkaturatzeko ekintzetan parte hartzeko interesa agertzeko deialdia

Nekazaritza Sailak, Arabako Errioxako ardoaren kontsumoa eskualdean mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizpenaren ardatz eragile gisa sustatzeko duen helburua betetzeko eta Arabako Lurralde Historikoko mahastizaintzako eta ardogintzako sektorea hobetzen laguntzeko helburu orokorra betetzeko, egokitzat jotzen du Arabako Foru Aldundiak gidatutako mahastizaintzako eta ardogintzako proiektuak sustatzeko eta merkaturatzeko ekintzetan parte hartu nahi duten eragile pribatu guztiak bilduko dituen zerrenda bat eratzea. Herri-administrazioen ekintzan egon behar duten publikotasun, gardentasun, lehia, objektibotasun, berdintasun eta diskriminaziorik ezaren printzipioak betetzen direla bermatzeko, Arabako Errioxako mahastizaintza eta ardogintzako proiektuak sustatzeko eta merkaturatzeko ekintzetan parte hartzeko interes-adierazpenak aurkezteko sistema ezartzen da, honekin batera doan eranskinean garatzen diren oinarriekin bat etorriz.

Arabako Lurralde Historikoan nekazaritza-ustiategien titularrak diren eta Arabako Errioxa Estatuan eta hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta merkaturatzeko Arabako Foru Aldundiak garatzen dituen ekintzetan parte hartzeko interesa duten upeltegiak eta ardogileak.

Arabako Foru Aldundiko Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua.

63/2025 Foru Agindua, martxoaren 4koa. Onespena ematea estatuan eta hirugarren herrialdeetan Arabako Errioxa sustatzeko eta merkaturatzeko ekintzetan parte hartzeko interesa dagoela adierazteko deialdiari.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Arabako Errioxa Estatuan eta hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta merkaturatzeko interesa duten eragileen zerrendan sartzeko eskabidea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi