Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako Arabako Lurralde Historikoko egoitza-zentroetarako laguntzak

Deialdi honen xedea da Arabako Lurralde Historikoan dauden eta mendetasun-egoeran dauden adinekoentzako egoitza-zentroen erakunde titularrei laguntzak emateko baldintzak arautzea, laguntzaren kalitatea hobetzen laguntzeko. Lehia askeko prozedura jarraitu behar da, eta funtsak eskaerak jaso ahala banatuko dira, betiere deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte, aurrekontu-zuzkidurek horretarako aukera eman arte.

Laguntza hauen onuradun izan ahalko dira mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako egoitza-zentroen erakunde titularrak, baldin eta deialdi honetan, 2026ko martxoaren 10eko Foru Gobernu Kontseiluaren 8/2026 Foru Dekretuan, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean eta Arabako Lurralde Historikoko Dirulaguntzei buruzko 11/2016 Foru Arauan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Kontratazio eta Araubide Juridikoaren Arloko Zuzendariordetza Teknikoa

8/2026 Foru Dekretua, martxoaren 10ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea mendekotasun egoeran dauden adinekoentzako Arabako Lurralde Historikoko egoitza zentroen erakunde titularrentzako laguntza lerroaren oinarri arautzaileak.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako egoitza-zentroetarako laguntzak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako egoitza-zentroetarako laguntzak justifikatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi