Mendekotasun-egoeran dauden adinekoentzako egoitza-zentroetarako laguntzak justifikatzea

Epeak

Itxita

Ordaindutako zenbatekoak justifikatzeko, erakunde onuradunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, bi unetan:

1. Ekitaldian zehar justifikatzea. Ekitaldi bakoitzeko urriaren 31 baino lehen, justifikatzen den aldiari dagokionez, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, honako hauek jasoko dituena:

  • Egoitza-zentroko langile kopurua, lanbide-kategorien arabera banakatuta
  • Lanbide-kategoria bakoitzeko ordaindutako hileko oinarrizko soldata
  • Dagokion RNT dokumentua

2. Ekitaldiaren azken justifikazioa. 2027ko, 2028ko eta 2029ko urtarrilaren 31 baino lehen, aurreko ekitaldiko azken hiruhilekoari dagokionez, aurreko atalean adierazitako dokumentazio bera aurkeztu beharko da, kalitate-adierazleei buruzko dokumentazioarekin batera.

Zer behar dut?

  • BAK

    BAKQ

    Ziurtagiri digitala

Izapide hau Egoitza elektronikoaren bidez soilik egin daiteke.