036 eredua: pertsona juridikoak

Izapidetu

Epeak

Irekita

Zerga bakoitzaren arautegian eta zerga arautegi orokorrean ezarritakoa gorabehera, errolda aitorpenak ondoko epealdi hauetan aurkeztu behar dira:

 

Alta

Epe orokorra: hilabetea jarduera eratu edo hasten denetik.

Konturako atxikipenak eta sarrerak: kontura atxiki edo sartzeko betebeharra hasi aurretik.

Batasunaren barruko eragileen erregistroa: Erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duena gertatu baino lehen.

 

Aldaketa

Epe orokorra: hilabete aitorpena eragiten duena gertatzen denetik.

BEZaren araubide bereziak: ondorioak eragin behar dituen urtearen aurreko abendua.

Batasunaren barruko eragileen erregistroa: Erregistroan inskribatzea ahalbidetzen duena gertatu baino lehen.


Baja

Hilabete dagokion erregistro ofizialean ezereztea gertatzen denetik.

Informazio gehiago

Arabako Foru Aldundiak 50/2001 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera hirugarren pertsonen izenean aitorpen-autolikidazioak aurkezteko baimendutako erakunde laguntzaileek (aholkularitza enpresak eta gestoriak), euren bezeroen errolda aitorpenak bete eta aurkeztu ahalko dituzte, haien eskatu badute, gutxienez 2c mailan.

Kontaktua: Foru Ogasunaren bulegoak.

Joan Errolda Ereduen Laguntza Programara:

Zer behar dut?

    • Ziurtagiri digitala

"Informazio gehiago" atalean duzu Errolda Ereduen Laguntza Programara joateko sarbidea.

IFZ eskatu behar izango balitz, beharrezkoa da hitzordua hartzea: eskatu hitzordua.

Izapidetu