048 eredua: Jokoaren gaineko Zerga. Apustuak

Epeak

Irekita

Hiruhilekoko aurkezpena, apiril, uztail, urri eta hurrengo urteko urtarrilaren lehenengo 25 egutegi egunetan aurkezten da.

Informazio gehiago

Izapidearen xedea: apustuen bidezko jokoaren gaineko zergaren autolikidazioa, apustuen bidezko jokoetan jarduteko administrazio baimenen titular izateagatik, edo euren jardueren artean apustuen bidezko joko jarduerak egin edo antolatzea sartzeagatik aurkeztera behartuta dauden pertsona fisiko edo juridikoentzat nahiz erakundeentzat.

536 Foru Agindua 2008-10-7. 

Izapidetzea bertaratuta egin behar da: aurkezpena eta, horrekin batera, kuoten ordainketa, Arabako Foru Aldundiaren erakunde laguntzaile moduan jarduteko baimendutako kreditu edo aurrezki erakundeetan egin beharko dira.

Kontaktua: Ogasuneko bulegoak.