126 eredua: Edonolako finantza erakundeetan (finantza aktiboen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne) ezarritako kontuetatik sortutako ordainagatik lortutako kapital higigarriko etekinen eta errenten gainean kontura egindako atxikipenak eta sarrerak

Izapidetu

Epeak

Irekita

Kasuan kasuko likidazio aldiaren (hilabetekoa) ondoko hileko lehen hogeita bost egun naturaleko epean aurkeztu behar da. Salbuespenak izango dira uztailekoa eta abendukoa; izan ere, uztailekoa irailaren 10era arte aurkeztu ahal izango da, eta abendukoa, berriz, urtarrilaren 31ra arte.

Hiruhileko likidazio aldien kasuan, dagokion hiruhilekoko likidazio aldiaren ondorengo hileko lehen hogeita bost egun naturaletan, laugarren hiruhilekoa izan ezik, hura urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango da-eta.

Aurkeztu beharreko agiriak

Telematikoki aurkezten bada: fitxategia, zergadunak berak araudian eskatutako baldintzak betetzen dituen euskarri informatiko batean egindako fitxategia bidaliz, nahiz lehenago linean egoitza elektronikoan betez.

Paperean aurkezten bada: 126 eredua (zerga ereduetarako barne esteka). Emaitza hutsa bada Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztuko da, eta sartzekoa balitz finantza erakunde laguntzaileetan.

Informazio gehiago

Eredu hau finantza erakundeetako kontuen etekinen gaineko atxikipenak aitortu/likidatzeko erabiltzen da.

Eredu hau kreditu erakundeek baino ez dute erabiltzen, hala nola bankuek eta aurrezki edo kreditu kooperatibek.

Araudia:

Zer behar dut?

    • Zertifikatu digitala
    • Ontzi jokoa
Izapidetu