200 eredua: Sozietateen gaineko Zerga banako araubidean aitortzea - egoitza
200 eredua: Sozietateen gaineko Zerga banako araubidean aitortzea
Sozietateen gaineko zergaren eta ez egoiliarren errentaren gaineko zergaren (establezimendu iraunkorrei dagokienaren) 200 ereduko autolikidazioa egitea Arabako araudiaren mendeko erakundeen kasuan.
Arabako erakundeen eta Araban eragiketen bolumenean sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar duten Arabaz kanpoko erakundeen 200 ereduko autolikidazioa aurkeztea.
Epeak
Zergaldia amaitu eta hurrengo sei hilen ondoko 25 egutegi egunetan. Aparteko kasuetan eta egoerak eskatzen badu, Zerga Administrazioak baimena eman ahal izango du epealdi hori baino lehen aurkezteko.
Adierazitako epearen hasieran, zergaldi horretako aitorpena aurkezteko era zehaztu ez badu Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak, aitorpena aurkezteko era zehazten duen xedapena indarrean sartzen den egunaren hurrengo 25 egunen barruan aurkeztuko da. Dena den, horrelakoetan zergadunak aukeran izango du aitorpena aurreko paragrafoan adierazitako epean aurkeztea, baldin eta aurreko zergaldiko aitorpenerako ezarritako betekizun formalak betetzen baditu.
Informazio gehiago
Hartzaileak
Enpresak/Elkarteak
Sozietateen Gaineko Zergako Zergadunak
Arabakoak ez diren erakundeak
Arabakoa ez den sozietateen gaineko zergaren araudiaren mende dauden erakundeek (Araban eragiketen bolumenean sozietateen gaineko zergaren aitorpena aurkeztu behar dutenek) euren administrazioen laguntza programen bitartez eskuratutako 200 ereduko fitxategiak igorriko dituzte Egoitza elektronikoaren bidez. Fitxategi horiek ez dute bihurgailurik behar.
- Estatuko araudia duten erakundeak edo talde fiskalak, Bizkaikoak edota Gipuzkoakoak
- Nafarroako araudia duten erakundeak edota talde fiskalak
Araudia
- 37/2013 Foru Araua, Sozietateen Gaineko Zergarena
- 41/2014 Foru Dekretua, Araudia onartzen duena
- 603/2020 Foru Agindua
Nahitaezko izaeraz erantsi behar den dokumentazio gehigarria edo borondatezko izaeraz erantsi nahi dena telematikoki aurkeztuko da Egoitza elektronikoaren bitartez, aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.
Dokumentazio gehigarria honako dokumentazio gehigarriarekin aurkeztu behar da: 37/2013 Foru Arauaren 33, 34, 35 eta 48 artikuluetan; 41/2014 Foru Dekretuaren 8 eta 43.9 artikuluetan, 37/2013 Foru Arauaren araudi-garapena onartzen den horietan; eta 60/2004 Foru Dekretuaren 3. artikuluan, 16/2004 Foru Arauaren araudi garapena onartzen den horretan.
Zer behar dut?
- Ziurtagiri digitala
Zerga ereduen laguntza-programaren bitartez beteko da Arabako araudiari lotuta dauden erakundeen 200 ereduaren aitorpena. Lortutako fitxategia telematikoki bidaliko da Egoitza elektronikoaren bidez.
Eredu honek ez du aurrez aurreko izapiderik onartzen.
Informazio gehiago: Herritarrentzako arreta