216 eredua. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentei aplikatutako atxikipenak eta konturako sarrerak - egoitza
216 eredua. Establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentei aplikatutako atxikipenak eta konturako sarrerak
Epeak
Kasuan kasuko likidazio aldiaren (hilabetekoa) ondoko hileko lehen hogeita bost egun naturaleko epean aurkeztu behar da. Salbuespenak izango dira uztailekoa eta abendukoa; izan ere, uztailekoa irailaren 10era arte aurkeztu ahal izango da, eta abendukoa, berriz, urtarrilaren 31ra arte.
Hiruhileko likidazio aldien kasuan, dagokion hiruhilekoko likidazio aldiaren ondorengo hileko lehen hogeita bost egun naturaletan, laugarren hiruhilekoa izan ezik, hura urtarrilaren 31ra arte aurkeztu ahal izango da-eta.
Aurkeztu beharreko agiriak
Eredua telematikoko aurkezten da eta, beraz, erantsi behar den dokumentazio gehigarria telematikoki aurkeztuko da egoitza elektronikoaren bitartez, aitorpenari dagokion fitxategiarekin batera.
Informazio gehiago
Eredu honek Araban zerga egoiliar ez direnek establezimendu iraunkorrik gabe lortutako mota orotako errentak aitortu eta likidatzeko balio du, haiei atxikipena eginez zein egin gabe ordaindu direnean.
Eredu hori erabili beharko dute jarduera ekonomikoa izan eta Espainian zerga egoitza ez dutenei establezimendu iraunkorrik gabe ordainketak egiten dizkieten pertsona fisikoek eta juridikoek, Araban errendimenduak lortzen badituzte, 117, 211 edo 230 ereduak erabili behar dituztenek izan ezik.
Zer behar dut?
- Zertifikatu digitala
- Ontzi jokoa
Telematikoki