506 eredua. Itzulketa eskaera gordailu fiskalean sartzeagatik

Epeak

Irekita

Fabrikazioaren gaineko zerga berezien itzulketa eskaeraren alea Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Arabako Foru Aldundiko zerga berezien bulego kudeatzailea) aurkeztu beharko dira produktuak bidaltzen dituen establezimendua Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dagoenean, helmugako estatu kidean bidalitako produktuen zerga bereziak ordaindu diren hiruhilekoa amaitu ondorengo hilaren lehenengo hogeita bost egunetan.

Informazio gehiago

Zerga berezien itzulketa eskaera, 1/1999 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren 10. artikuluko 1. zenbakiko c) letran aurreikusitakoa, fabrikazioaren gaineko zerga berezien xede diren eta EBren lurralde eremuan, ez barnekoan, egoitza duen edo ezarrita dagoen hartzaile bati ondoren bidaltzeko gordailu fiskal batean sartzen diren produktuei dagozkien kuotei dagokienez.

Hartzaileak: Estatuaren lurralde esparruan zerga sortarazi duten fabrikazioaren gaineko zerga bereziei lotutako produktuak gordailu fiskal batean sartzen dituzten enpresariek, geroago Europako Batasuneko beste estatu kide batera bidaliak izateko asmoz. Itzulketak sartutako produktuei dagokien kuota bere baitan hartzen du eta estatu hartzaileak jaso izanaren egiaztatzearen arabera baldintzatua dago, beti ere, esekipen araubidean elkarteen arteko zirkulazioa arautzen duen araudiari jarraituz. 

 

1487 Foru Agindua 1998-11-27. [pdf] 

802 Foru Agindua 2001-12-10. [pdf] 

506 eredua. Itzulketa eskaera gordailu fiskalean sartzeagatik

  • Bertaratuta. Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuko BEZ eta Zerga Berezien Atalean.
  • Helbideak eta telefonoak