507 eredua. Itzulketa eskaera bidalketa bermatuko sisteman

Epeak

Irekita

Fabrikazioaren gaineko zerga berezien itzulketa eskaeraren alea Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Arabako Foru Aldundiko zerga berezien bulego kudeatzailea) aurkeztu beharko dira produktuak bidaltzen dituen establezimendua Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dagoenean, helmugako estatu kidean bidalitako produktuen zerga bereziak ordaindu diren hiruhilekoa amaitu ondorengo hilaren lehenengo hogeita bost egunetan.

Informazio gehiago

Zerga berezien itzulketa eskaera, 1/1999 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren 10. artikuluko 1. zenbakiko d) letran aurreikusitakoa, enpresaburu batek fabrikazioaren gaineko zerga berezien xede diren produktuak  EBko beste estatu kide batean egoitza duten hartzaileei ematen dizkiean, produktu horiengatik zerga barne lurralde eremuaren barruan sortuta.

Hartzaileak: Estatuaren lurralde esparruan zerga sortarazi duten fabrikazioaren gaineko zerga bereziei lotutako produktuak Europako Batasuneko beste estatu bateko jasotzaile baimenduei saltzen dizkieten enpresariak. Itzulketak, entregatutako produktuei dagokien kuotak hartzen ditu bere barne eta estatu jasotzailean zerga ordaindu beharko da.

1487 Foru Agindua 1998-11-27. [pdf] 

802 Foru Agindua 2001-12-10. [pdf]

507 eredua. Itzulketa eskaera bidalketa bermatuko sisteman

  • Bertaratuta: Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuko BEZ eta Zerga Berezien Atalean. 
  • Helbideak eta telefonoak