508 eredua. Itzulketa eskaera urrutiko salmenten sistemagatik

Epeak

Irekita

Fabrikazioaren gaineko zerga berezien itzulketa eskaeraren alea Zeharkako Zergen Zerbitzuan (Arabako Foru Aldundiko zerga berezien bulego kudeatzailea) aurkeztu beharko dira produktuak bidaltzen dituen establezimendua Arabako Lurralde Historikoan kokatuta dagoenean, helmugako estatu kidean bidalitako produktuen zerga bereziak ordaindu diren hiruhilekoa amaitu ondorengo hilaren lehenengo hogeita bost egunetan.

Informazio gehiago

  • Zerga berezien itzulketa eskaera, 1/1999 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren 10. artikuluko 1. zenbakiko e) letran aurreikusitakoa, enpresaburu batek, zuzenean nahiz zeharka, berak edo bere kontura, fabrikazioaren gaineko zerga berezien xede diren produktuak bidaltzen edo garraiatzen dituenean, produktu horiengatik zerga barne lurralde eremuaren barruan sortuta, hartzaileak EBko beste estatu kide batean egoitza duten pertsonak izanda, urrutiko salmenten EBren barruko zirkulazio sistemaren eremuan. Enpresariek bidali edo garraiatutako produktuen kuotak itzuliko dira; eta helburuko estatuan zerga ordaindu dela frogatzera baldintzatuko da itzulketa.
  • Hartzaileak: fabrikazioaren gaineko zerga berezien xede diren produktuak EBren lurralde eremura, ez barnekora, urrutiko salmenta prozeduraren bitartez bidali nahi dituzten enpresaburuak.

1487 Foru Agindua 1998-11-27. [pdf] 

802 Foru Agindua 2001-12-10. [pdf] 

508 eredua. Itzulketa eskaera urrutiko salmenten sistemagatik

  • Bertaratuta: Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuko BEZ eta Zerga Berezien Atalean.
  • Helbideak eta telefonoak