510 eredua. Gainerako EBko produktuak jasotzeko eragiketen aitorpena - egoitza
510 eredua. Gainerako EBko produktuak jasotzeko eragiketen aitorpena
Epeak
Europar Batasuneko beste lurralde bateko produktuak jasotzeagatik edo emateagatik soilik Fabrikazioaren gaineko Zerga Berezien subjektu pasiboek ez dute zertan aurkeztu autolikidaziorik halako produkturik jaso edo ematen ez duten likidazioaldietan.
Aitorpenok aurkezteko epealdia 205/2012 Foru Aginduaren 1. artikuluko 3. idatz zatian autolikidazioetarako ezarritakoa bera izango da. Jarraian zerga berezien likidazioaldiak eta autolikidazioak aurkezteko (eta behar denean kuotak ordaintzeko) epealdiak zehaztuko
Informazio gehiago
Gainerako EBko produktuak jasotzeko eragiketak biltzen dituzten aitorpenak aurkeztea, 1165/1995 Errege Dekretuak, Arabako Lurralde Historikoari 11/1997 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren arabera aplikatzen denak, onartutako zerga berezien araudiaren 44.3 artikuluan aurreikusitako zergaren sarrera egiteko ezarritako epearen barruan.
Hartzaileak: Erregistraturiko hartzaileek, erregistraturiko lantzean behingo hartzaileek, baimendutako jasotzaileek eta zerga ordezkariek baino ez dute 510 eredua aurkeztu behar; ereduan Europar Batasuneko beste estatu batzuetako produktuak jasotzeko eta emateko mugimenduak baizik ez dira agertu behar.
510 eredua. Gainerako EBko produktuak jasotzeko eragiketen aitorpena
- Bertaratuta: Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuko BEZ eta Zerga Berezien Atalean.
- Helbideak eta telefonoak