517 eredua. Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zergaren zerga-markak eskatzea

Epeak

Irekita

Epe zehatzik gabe

Informazio gehiago

Lurralde barnean etendura araubidetik kanpo zirkulatzen duten edari deribatuak eta zigarroak zirkulazio zigilua edo beste zerga markaren bat duten ontzietan egon behar dira, Zerga Berezien Araudian ezarri den bezala, baldin eta xedea botilatzeko edo ontziratzeko lantegia ez bada. Araudi hori 1165/1995 Errege Dekretuak onartu du, eta hura 11/1997 Zerga Premiazko Araugintzako Dekretua dela bide aplikatzen da Arabako Lurralde Historikoan.

Hartzaileak: Eredu hau hauexek aurkeztu behar dute: zerga gordailuen titularrek eta Batasuneko lurralde eremutik, barnekoa ez beste lurralde batetik, edari deribatuak edo zigarroak jasotzen dituzten guztiek, bai etendura araubidean, bai bermatutako bidalketaren bidez zein urrutiko salmentetan, eta inportatzaileek.

Honako hauek erabili ahal izango dituzte, nahi izanez gero, zerga-marken eredu bezala:

Zigiluaren kodea

Kodea Deskribapena Formatua Dimentsioak
B1 1.000ko zigilu autoitsaskor bobinak Bobina 25X25
B2 2.000ko zigilu autoitsaskor bobinak Bobina 25X25
B4 10.000ko zigilu autoitsaskor bobinak Bobina 25X25
B5 20.000ko zigilu autoitsaskor bobinak Bobina 25X25
E6 Zigilu angeluzuzenak (buztana efektutan moztuta) Paper-orria 150X18
H1 Zigilu angeluzuzenak (buztana efektutan moztuta) (10 unitate) Paper-orria 150X18

 

53/2020 Foru Agindua, otsailaren 14koa honen bidez Alkoholaren eta Edari Deribatuen gaineko Zergaren marka fiskalak eskatzeko 517 eredua eta horiek aurkezteko modua onartzen dituena

558/2020 Foru Agindua, azaroaren 3koa, abenduaren 14ko 53/2020 Foru Agindua Zergaren marka fiskalak eskatzeko 517 eredua, Alkoholari eta edari eratorriei buruzkoa onartzen duena, baita aurkezteko modua ere.

517 eredua. Alkoholaren eta edari eratorrien gaineko zergaren zerga-markak eskatzea

  • Bertaratuta. Ez da ezarri 517 eredua aurkezteko epealdirik. Eredu hau inprimatuta aurkeztu behar da Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko Zeharkako Zergen Zerbitzuko BEZ eta Zerga Berezien Atalean.
  • Helbideak eta telefonoak