Modelo 600 - Transmisiones y AJD eus - egoitza
600 eredua. Ondare eskualdaketen eta ekintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioa
Epeak
Zerga egitatea (eskritura publikoa eman, errentamendu edo mailegu kontratua sinatu...) egin eta hogeita hamar egun baliodun.
600 ereduaren autolikidazioak era honetan aurkeztu eta bideratu ahal izango dira:
- Telematikoki, Ondare Eskualdaketen eta Ekintza Juridiko Dokumentatuen Laguntza Programaren bitartez: modalitate hori soilik baimendutako profesionalentzat da.
- Aurrez aurre, Ondare Eskualdaketen eta Ekintza Juridiko Dokumentatuen Laguntza Programaren bitartez egingo dira autolikidazioak eta Ogasunaren Bulegoetan aurkeztuko dira erakunde laguntzaile batean ordaindu ondoren, aitorpenaren emaitza ordaintzekoa bada.
- Ogasunaren Bulegoa Guardian
San Juan plaza
Samaniego Etxea
01300 Guardia
Telefonoa: 945 600 135
Faxa: 945 621 069
e-maila: ohaciendalaguardia@araba.eus
Ordutegia: 8:15etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.
- Ogasunaren Bulegoa Laudion
Herriko Plaza zg
01400 Laudio
Telefonoa: 946 725 483
Faxa: 946 728 434
e-maila: ollodiohacienda@araba.eus
Ordutegia: 8:15etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.
- Ogasunaren Bulegoa Gasteizen
Samaniego kalea, 14
01008 Gasteiz
Telefonoa: 945 181 818
Faxa: 945 123 012
e-maila: hacienda@araba.eus
Ordutegia: 8:15etik 14:30era, astelehenetik ostiralera.