604 Eredua. Finantza transakzioen gaineko zerga. Autolikidazioa. - egoitza
604 Eredua. Finantza transakzioen gaineko zerga. Autolikidazioa.
Epeak
Likidazio aldiaren azken egunaren hurrengo hilabeteko lehenengo 25 egun naturaletan aurkeztu beharko da. Hala ere, urtarrilean egin beharreko aurkezpena hil horren 31ra arte luzatuko da.
Likidazio aldia hilabete naturalarekin bat etorriko da.
Informazio gehiago
604 eredua bitarteko telematikoen bidez aurkeztu beharko da nahitaez, Arabako Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez –Arlo pertsonala–.
Gaitutako edozein bitartekoren bidez identifikatu ondoren, honako atal honetatik sartu ahal izango zara eredura: “Aitorpenak -bakarkakoak- aurkeztea”. Eskuragarri daudenen artean 604 eredua hautatu behar duzu eta “Sortu edo bidali nahi dut” sakatu.
Araudia:
Ogasun Finantza eta Aurrekontu, Saileko foru diputatua, 433/2023 Foru Agindua, ekainaren 22koa, onestea Finantza Transakzioen gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko 604 eredua.
595/2023 Foru Agindua, irailaren 19koa Finantza Transakzioen gaineko Zergaren autolikidazioa egiteko 604 eredua onesten duen ekainaren 22ko 433/2023 Foru Aginduaren azken xedapena aldatzea.
Zer behar dut?
BAKQ
Ziurtagiri digitala
Egoitza Elektronikoaren bidez