650 eredua - egoitza
650 eredua. Autolikidazioa – Oinordetzak
Epeak
Epe arrunta: sei hilabete kausatzailea zendu eta hurrengo egunetik.
Luzapen arrunta: epe arrunta amaitu eta sei hilabete, eskaera egin beharrik gabe (berandutze interesak epe arrunta amaitzen denetik).
Luzapen berezia: eskatu ondoren, luzapen arrunta amaitu eta sei hilabete (berandutze interesak epe arrunta amaitzen denetik eta kuotaren % 5eko errekargua).
650 ereduaren autolikidazioa Oinordetzen eta dohaintzen laguntza programa erabiliz egin beharko da.
Autolikidazio hau Ogasunaren bulegoetan aurkeztuko da, erakunde laguntzaile batean ordaindu ondoren, ordaintzeko kuota ateratzen bada.