842 eredua: Jarduerari zeharka atxikitako lokalak

Epeak

Irekita

Aurkeztu beharreko agiriak

Jarduera bakoitzaren zerga elementuak justifikatzeko behar dena.

Informazio gehiago

Zerga honetatik salbuetsita ez dauden zergadunek alta aitorpena aurkeztu behar dute euren matrikulan. Halaber, alta aitorpena aurkeztu behar dute matrikulan aurreikusitako salbuespenen bat aplikatzeko eskatzen diren baldintzak betetzeari uzten dioten zergadunek ere.

Zergaren matrikulan sartutako zergadunek kargatutako jarduerak egitean gertatzen diren aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoak, zerga horretan zergapetzeko ondorioetarako ondorioak dauzkatenak, jakinarazteko aitorpena aurkeztu beharko dute.

Jarduera bat egiteari uzten dioten zergadunek, jarduera horregatik matrikulan inskribatuta badaude, jarduerako baja aitorpena aurkeztu beharko dute.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergan ez ezik pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, sozietateen gaineko zergan eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan ere zergadun direnek, Arabako Lurralde Historikoan azken horien aitorpena aurkezten ez badute, eragiketen bolumenaren zenbatekoaren jakinarazpena aurkeztu beharko dute.