Ikasleak, eskola umeak eta adin txikikoak garraiatzeko baimena aldatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urte osoan

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskaera beteta eta baimen espedientean bertan atxikita.

  • Egindako aldaketaren ziurtagiria. Aldaketaren arabera:

    • Ibilbide aldaketa: ibilbide berria.

    • Ordutegi aldaketa: ordutegi berria.

    • Erabiltzaile kopurua: eguneratutako kopurua.

    • Ibilgailu aldaketa: Zirkulazio baimena, ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela, bidaiarientzako derrigorrezko asegurua eta ibilgailuen erantzukizun zibil mugagabeko asegurua.

  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

  • Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.

Informazio guztia ez badago, zuzentzeko errekerimendua egingo da, eta interesdunak 10 egun balioduneko epean erantzun beharko dio, eskatutako agiriak aurkeztuz; horrela egin ezean, izapidea egiteko eskubidean atzera egin duela jo ahalko da.

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

Baimena ematen badu, ez ditu hauek aurkeztu behar:

  • Zirkulazio baimena eta ibilgailuaren azterketa teknikoaren txartela.

  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.

Aldaketa egiteko ez da beharrezkoa tasarik ordaintzea.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri digitala

IZAPIDETZE ELEKTRONIKOA SOILIK

Izapidetu