Muga naturalak eta beste muga berezi batzuk dituzten zonetarako laguntzak eskatzea

Epeak

Laguntza hauek Nekazaritza Politika Erkidearen baitako Eskaera Bakarraren bitartez eskatzen dira eta beraz, laguntza hauek eskatzeko epea Eskaera Bakarra aurkezteko epearekin bat dator.

Aurkeztu beharreko agiriak

Erantzukizunpeko aitorpena, nekazaritzakoa ez den jardueran emandako denborari buruzkoa.

Informazio gehiago

Laguntza honen onuradun izan ahal izateko nahitaezkoa da nekazari aktiboaz gain, nekazari ez-pluriaktiboa ere izatea, eta mendialde gisa kalifikatutako udalerrietan edo mendikoak ez diren muga natural esanguratsuak dituzten eremuetan azalera deklaratzea.

Diruz lagundu daitekeen gehienezko azalera, ustiategiko, 30 hektarea da. Lehenbiziko 15 hektareetan prima osorik jasoko da, eta azaleraren gainerako hektareetan prima gutxitu egingo da arian-arian:

  • 15-25 hektarea artekoek % 60
  • 25-30 hektarea artekoek % 20
  • 30 hektarea baino gehiagoko azalerek ez dute primarako eskubiderik sortzen.

Tarte bakoitzaren barruan, eremu bakoitzeko azalera kontuan hartuta egingo da kalkulua, onuradunarentzako egoerarik onuragarrienetik hasita (mendi-eremuetarako laguntza).

Elkarte-ustiategietan, ordainketak proportzionalki handitzen dira, nekazari ez-pluriaktibotzat hartzen diren bazkideen kopuruarekiko, elkarte-ustiategi bakoitzeko bakoitzeko gehienezko kopurua bikoa izanik (eta gehienez 60 ha/ustiategi bakoitzeko). Ezarritako tarteak, lehenik eta behin, pertsona ez pluriaktiboetako bati aplikatuko zaizkio, eta diruz lagun daitekeen azalera 30 ha-tik gorakoa bada, bigarren pertsona ez-pluriaktiboari aplikatuko zaizkio berriro tarteak.

Laguntzaren hektareako zenbateko maximoa kalkulatuko da kontuan hartuz hektareako prima 297 edo 214 euro izango dela, hurrenez hurren, azalerak mendialdeetan edo beste muga natural batzuk dituzten zonetan izan. Primaren zenbatekoa laguntza-deialdi bakoitzean zehaztuko da.

1. AFAren Erregistro Orokorra eta erregistro osagarriak

2. Eskualdeko Nekazaritza Bulegoetan:

Astelehenetik ostiralera: 08:30etik 14:30era.

  • Amurrio: Dionisio Aldama kalea, 7, 01470 Amurrio. Telefonoa: 945890337

  • Kanpezu: Samuel Picaza plaza 1, 01110, Santikurutze Kanpezu Telefonoa: 945415124

  • Espejo: Tuesta bidea kalea, zk.g., 01423 Espejo. Telefonoa: 945351057

  • Guardia (Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua): Lapueblako errepidea, zk.g., 01300 Guardia. Telefonoa: 945621080/ 945600823

  • Murgia: Udaletxeko plaza, zk.g., 01130, Murgia. Telefonoa: 945430174

  • Agurain: Foruen kalea 18, 01200, Agurain. Telefonoa: 945300087

  • Gasteiz: Cola y Goiti kalea, 6, behea, 01003, Gasteiz. Telefonoa: 945181611

3. 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16.2 artikuluan ezarritakoaren arabera
4. Posta bulegoak
5. Erregistro gaietan laguntzeko bulegoetan