Obra txikientzako laguntzak

Programa hau Arabako Foru Aldundia Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeekin finantza lankidetzan aritzeko tresna da. Inbertsio txikiak finantzatzeko laguntzak ematen dira, Arabako Foru Aldundiko Toki Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak kudeatzen dituen inbertsio planen laguntzarik jaso ez badute.

Arabako Lurralde Historikoko kuadrillek, kontzejuek eta udalek (Gasteizkoa izan ezik) jaso ditzakete obra txikiak gauzatzeko programako laguntzak.

Lurralde Orekaren Saila

295/2025 Erabakia, maiatzaren 27koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeetako obra txikiak gauzatzeko 2026ko programarako laguntza lerroa.

277/2025 Erabakia, maiatzaren 20koa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onestea 2025eko ekitaldian obra txikiak egiteko laguntza lerroaren ebazpena, Foru Gobernu Kontseiluaren ekainaren 4ko 336/2024 Erabakiaren bidez deitua.

21/2013 Foru Araua, ekainaren 27koa, Auzo Harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Arabako Toki Erakundeetan Obra Txikiak gauzatzeko laguntza programak arautzen dituena.

 

Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko 21/2013 Foru Arauaren 21. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Obra txikiak egiteko dirulaguntzak eskatzea. 2026ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Obra txikiak gauzatzeko dirulaguntzak justifikatzea. 2025eko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi