null PR Obra txikientzako laguntzak

Obra txikientzako laguntzak

Programa hau Arabako Foru Aldundia Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeekin finantza lankidetzan aritzeko tresna da. Inbertsio txikiak finantzatzeko laguntzak ematen dira, Arabako Foru Aldundiko Toki Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak kudeatzen dituen inbertsio planen laguntzarik jaso ez badute.

Arabako Lurralde Historikoko kuadrillek, kontzejuek eta udalek (Gasteizkoa izan ezik) jaso ditzakete obra txikiak gauzatzeko programako laguntzak.

Lurralde Orekaren Saila

Foru Gobernu Kontseiluaren 336/2024 Erabakia, ekainaren 4koa. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeentzako obra txikiak gauzatzeko 2025eko programaren barruko laguntza lerroaren deialdiari.

Foru Gobernu Kontseiluaren 296/2024 Erabakia, maiatzaren 21ekoa. Onespena ematea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei, obra txikiak egiteko 2024 programaren barruan, laguntzak ematea, zeinak Kontseiluaren maiatzaren 23ko 274/2023 Erabakiaren bidez eginiko deialdian jaso baitziren

Foru Gobernu Kontseiluaren 274/2023 Erabakia, maiatzaren 23koa. Onestea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei laguntzak emateko deialdia, obra txikiak gauzatzeko 2024ko programaren barruan

21/2013 Foru Araua, ekainaren 27koa, Auzo Harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Arabako Toki Erakundeetan Obra Txikiak gauzatzeko laguntza programak arautzen dituena.

Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko 21/2013 Foru Arauaren 21. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Obra txikiak gauzatzeko dirulaguntzak justifikatzea. 2024ko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi
Obra txikiak egiteko dirulaguntzak eskatzea. 2025eko deialdia

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi