PR Obras Menores EUS - egoitza
Obra txikientzako laguntzak
Programa hau Arabako Foru Aldundia Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeekin finantza lankidetzan aritzeko tresna da. Inbertsio txikiak finantzatzeko laguntzak ematen dira, Arabako Foru Aldundiko Toki Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Sailak kudeatzen dituen inbertsio planen laguntzarik jaso ez badute.
Arabako Lurralde Historikoko kuadrillek, kontzejuek eta udalek (Gasteizkoa izan ezik) jaso ditzakete obra txikiak gauzatzeko programako laguntzak.
Lurralde Orekaren Saila
Foru Gobernu Kontseiluaren 274/2023 Erabakia, maiatzaren 23koa. Onestea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeei laguntzak emateko deialdia, obra txikiak gauzatzeko 2024ko programaren barruan
Foru Gobernu Kontseiluaren 262/2023 Erabakia, maiatzaren 15ekoa. Onestea obra txikiak egiteko 2023ko ekitaldiko laguntzen ebazpena. Laguntza horietarako deialdia Kontseiluaren ekainaren 7ko 331/2022 Erabakiaren bidez egin zen.
Foru Gobernu Kontseiluaren 331/2022 Erabakia, ekainaren 7koa. Onestea Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeentzako laguntza lerroa, obra txikiak gauzatzeko 2023ko programaren barruan.
21/2013 Foru Araua, ekainaren 27koa, Auzo Harremanak sustatzeko ekimenetarako eta Arabako Toki Erakundeetan Obra Txikiak gauzatzeko laguntza programak arautzen dituena.
Prozeduraren ebazpena eta horren jakinarazpena ekainaren 27ko 21/2013 Foru Arauaren 21. artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Obra txikiak egiteko dirulaguntzak eskatzea. 2024ko deialdia | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |
Obra txikiak gauzatzeko dirulaguntzak justifikatzea. 2023ko deialdia | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |