null Participantes estrategia de lucha contra la polilla del racimo eu

Arabako errioxan sexu nahasketako teknikak aplikatuz mahats mordoaren sitsari (lobesia botrana) aurka egiteko estrategia bat garatze aldera parte hartzaile talde bat sortzeko interesa agertzeko deialdi publikoa

Nekazaritza Sailak zerrenda bat osatu nahi du, Arabako Errioxako eskualdean teknika hori sustatzeko eta garatzeko sail horrek bultzatuko dituen ekintzetan parte hartu nahi duten eragile pribatu guztiak barnean hartuko dituena; enpresen, informazioa eta sinergiak trukatzeko gaian aditu direnen, eta, azkenean, teknika horiek beren lurzatietan aplikatuko dituzten mahastizainen eta upeltegien artean.

Honako hauek egin dezakete eskaera parte hartzaileen zerrendan sartzeko: pertsona fisiko eta juridikoek, upeltegiek, elkarteek eta bestelako erakundeek, baldin eta mahastizaintzarekin lotura badute edo feromonekin tratamendua egiteko osagai kimikoen edo haiek aplikatzeko ekipoen hornitzaileak badira, eta interesa badute Arabako Errioxako eskualdean teknika hori sustatu eta garatzeko ekintzetan parte hartzeko.

Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzua

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Lobesia Botranaren kontrolean feromonak erabiltzearen aldeko teknika sustatzeko kanpaina osatuko den erakundeen zerrendan sartzeko eskabidea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi