null Beharrizanak dituztenei laguntzeko laguntza bereziak

Beharrizanak dituztenei laguntzeko laguntza bereziak

Aldizkakoak ez diren laguntza ekonomikoak dira, eta banaka eta modu finalistan ematen dira bizitzako oinarrizko beharrak betetzeko. Beste baliabide batzuekin eta/edo gizarte laguntzekin bateratu daitezke, eta horiek laguntza eskatzean zehaztu beharko dira.

Oinarrizko gastuak ordaintzeko nahiko baliabide ekonomikorik ez duten pertsonei zuzendutako laguntzak dira.

Baldintzak

a) Adinez nagusia izatea.            

b) Arabako lurralde historikoan erroldatuta egotea (Gasteiz, Laudio eta Amurrio izan ezik) etenik gabe eta gutxienez eskaria egin baino sei hilabete aurretik.

c) Banatutako etxebizitza izatea, eta bertan bizitzea pertsona bat edo bat baino gehiago, hala badagokio ezkonduta daudenak edo ezkontzarekiko baliokidea den harreman iraunkorra dutenak, baita adopzio, odolkidetasun eta afinitate harremanak dituztenak ere, 4. eta 2. mailara arte hurrenez hurren.

e) Dagokien Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen aldeko txostena.

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

Administrazio Kontseiluak 1998ko uztailaren 29an onetsitako barneko araudia.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 3 hilabete

Isiltasun administratiboaren ondorioak: Ezestea

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Beharrizanak dituztenei laguntzeko laguntza bereziak eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi