PR Centros residenciales para personas con VIH/SIDA “Besarkada Etxea” EUS - egoitza
GIB/ IHES-A duten pertsonentzako egoitzak, "Besarkada Etxea"
Egoitza honetan arreta iraunkorra ematen dute urte osoan zehar, eta helburua bertan bizi direnen bizi kalitatea hobetzea da. Horretarako, laguntza eta gizarte eta hezkuntza esku-hartzeak egiten dira oinarrizko testuinguruetan, osasunean, arlo pertsonalean, psikologikoan, familiakoan, aisialdian eta denbora librean, prestakuntza alorrean eta lanekoan baita ere.
GIB gaitza fase aurreratuan duten pertsonak, beren familia nukleoan artatuak izateko gizarte eta familiaren laguntza nahikorik eta ekonomikoki babes nahikorik ez dutenean edo beren kabuz bizitzeko gai ez direnean.
Baldintzak:
- 18 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago izatea.
- GIB/IHES-a duten pertsonak, A3,B2,C1,C2 edo C3 kategoriakoak, CDC zentroen GIB-aren sailkapenaren arabera.
-
Bidezko balorazio organoak edo zuzendariordetza teknikoak emandako aldeko txostena izatea.
-
Jatorrizko familian edo eskuratutako familian bizi izatea ahalbidetzen dioten gizarte eta familiako laguntzarik eta/edo babesik ez izatea.
-
Une horretan gai toxikoak kontsumitzen ez egotea.
-
Arabako udalerriren batean erroldatuta egotea, eta gutxienez, hiru urte etenik gabe erroldaturik egotea eskabidea egin aurretik.
GOFEren kudeaketako zuzendaritza
- 45/2007 Foru Dekretua, maiatzaren 8ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez mendekotasun egoera onartuta ez duten pertsonak Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Sarera sartzeko eta lekuz aldatzeko erregimena arautzen duen arautegia onartzen da. Pertsona horiek sarearen erabiltzaileak izan behar dute.
- Foru Gobernu Kontseiluaren 40/2019 Foru Dekretua, abuztuaren 2koa. Onestea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzea.
- Hutsak zuzentzea 2019-2764 iragarkian, Foru Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 2ko 40/2019 Foru Dekretuarena. Onestea Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak ematen dituen zerbitzuengatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzea.
Ebazteko eta jakinarazteko epea: 4 hilabete
Isiltasun administratiboaren ondorioak: baiezkoa
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
GIB/ IHES-A duten pertsonentzako egoitzak eskatzea. "Besarkada Etxea" | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |