null Gauzazko laguntza, Arabako landa bideen mantentze lanetarako

Gauzazko laguntza, Arabako landa bideen mantentze lanetarako

Laguntza honen xedea da Arabako Lurralde Historikoko bide sare zabala egoera onean mantentzea, hondatu ez dadin eta nekazaritza beharretarako erabili ezinik geratu ez dadin, eta gaur egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, batez ere eskuarki bideak mantentzeko krediturik edukitzen ez duten bideen erakunde titularrentzat.

Arabako Foru Aldundiaren landa bideen erregistroko landa bideen titularrak diren Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeak eta udalak izango dira foru dekretu honetan xedatutako laguntzen onuradunak.

Eragindako erakundeen zerrenda

Nekazaritzaren Garapeneko Zerbitzua

Oinarri arautzaileen testu bateratua

Foru Gobernu Kontseiluaren otsailaren 27ko 89/2024 Erabakiaren bidez, Arabako landa-bideak mantentzeko gauzazko laguntzen 2024ko deialdia onartzea.

Foru Gobernu Kontseiluaren otsailaren 7ko 42/2023 Erabakiaren bidez. Arabako landa-bideak mantentzeko gauzazko laguntzen 2023ko deialdia onartzea.

Foru Gobernu Kontseiluaren 42/2022 Erabakia, otsailaren 1ekoa. Onestea Arabako landa bideetan mantentze lanak egiteko gauzazko laguntzen 2021eko deialdia.

Foru Gobernu Kontseiluaren 181/2021 Erabakia, martxoaren 30ekoa. Foru Gobernu Kontseiluaren 53/2021 Erabakia, otsailaren 9koa, aldatzea onartzea. Erabaki horren bidez, 2021. urterako Arabako landa-bideak mantentzeko gauzazko laguntzen deialdia onartu zen.

Foru Gobernu Kontseiluaren 53/2021 Erabakia, otsailaren 9koa. Onestea Arabako landa bideetan mantentze lanak egiteko gauzazko laguntzen 2021eko deialdia

Foru Gobernu Kontseiluaren 125/2020 Erabakia, otsailaren 25ekoa. Onestea Arabako landa bideak 2020an mamtentzeko laguntza lerroaren deialdia, “laguntzak gauzatan” modalitatean.

Foru Gobernu Kontseiluaren 251/2019 Erabakia, apirilaren 9koa. Onestea 2019ko laguntza lerroaren deialdia, “Arabako landa bideak onik zaintzeko “Laguntzak gauzatan” modalitatean ematen dena.

Foru Gobernu Kotseiluaren 12/2018 Foru Dekretua, martxoaren 19 koa. Onartzea Arabako Lurralde Historikoko landa bideak mantentzea xede duten gauzazko laguntzak arautzen dituzten oinarrien aldaketa, seinak ekainaren 27ko 32/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren, bai eta 2018rako haren deialdia ere.

Foru Gobernu Kontseiluaren 32/2017 Foru dekretua, ekainaren 27koa, onartzen dituena Arabako landa bideak onik zaintzeko “Laguntzak gauzatan” eran ematen diren laguntzak arautzen dituzten oinarriak.

  • Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 6 hilabete.d
  • Epearen barruan ez ebaztearen ondorioak: Isiltasun negatiboa

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gauzazko laguntza, Arabako landa bideen mantentze lanetarako

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi