null Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua

Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskatzailetza Zerbitzua

Zentroa, zerbitzua eta erakundea Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatzea

Erakundeak, zentroak eta zerbitzuak Gizarte Zerbitzuetan inskribatzea eta Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan jasotako datuen ziurtagiriak ematea.

Erakunde, zentro eta zerbitzu publikoak edo pribatuak, Arabako Lurralde Historikoan eta Gizarte Zerbitzuen alorrean jarduten dutenak.

Baldintzak

Erakunde gisa izena emateko legez eratutako pertsona fisikoa edo juridikoa izan beharko da, publikoa edo pribatua, irabazi asmorik gabekoa edo irabazi asmoduna, gizarte zerbitzuetako zerbitzu eta/edo zentro baten edo batzuen titularra, edo horiek gauzatzen ez baldin baditu, bakarrik informazio emateko eta/edo kideei laguntza emateko jarduera bete beharko du.

Gizarte Zerbitzuen zerbitzu gisa izena emateko honako baldintzak bete beharko dira: modu teknikoan eta funtzionalean antolatuta dagoen jarduera bat gauzatzea, orokorra edo espezializatua, ohiko moduan eta iraunkorki ematen duena gizarte zerbitzuen erakunde batek, zerbitzu prestazioa nahiz eta zentro batean ez eman.

Zentro gisa izena emateko honakoak bete beharko dira: zentroa unitate organiko eta funtzional bat eratzen duen higiezin batean edo higiezin baten zatian kokatuta egon beharko da. Kokapena autonomoa eta identifikagarria izan beharko da, gizarte zerbitzuen prestazioak eskaintzen edo egituratzen direlarik bertan.

  • Gizarte Zerbitzuen Saila.
  • Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza.
  • Gizarte Zerbitzuen Erregistro eta Ikuskaritza Zerbitzua.

  • 12/2008 LEGEA, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.
    40/1998 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituena.

  • 25/1999 FORU DEKRETUA, otsailaren 23ko Diputatuen Kontseiluarena, Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa sortzen duena eta haren antolaketa eta funtzionamendu arauak ezartzen dituena.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen eskumen zehatzaileari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legea. EHAA, 48. zenbakia, 1998ko martxoaren 11koa.

  • 40/1998 Dekretua, martxoaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzeko dena (EHAA, 63. zk., 1998ko apirilaren 2koa).

  • 41/1998ko Dekretua, martxoaren 10ekoa, adinekoentzako egoitzako gizarte zerbitzuei buruzkoa. EHAA, 66. zk., 1998ko apirilaren 7koa.

  • 25/1999 Foru Dekretua, Diputatuen Kontseiluak otsailaren 23an emana, zeinen bidez Arabako Lurralde Historikoaren Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroa sortzen den eta haren antolaketa eta funtzionamendu arauak ezartzen diren. ALHAO, 33. zk., 1999ko martxoaren 24koa.

  • 202/2000 Dekretua, urriaren 17koa, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroei buruzkoa. EHAA, 214. zk., 2000ko azaroaren 8koa.

  • Maiatzaren 31ko 125/2005 Dekretua, nagusientzako etxeetako gizarte zerbitzuei buruzko dekretua aldatzen duena. EHAA, 104. zk., 2005eko ekainaren 3koa.

  • 148/2007 Dekretua, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena. EHAA, 187. zk., 2007ko irailaren 27koa.

  • 148/2007 Dekretuaren AKATSEN ZUZENKETA, irailaren 11koa, etxeko eremuan tratu txarren biktimak diren emakumeen harrerarako baliabideak arautzen dituena.

  • 131/2008 Dekretua, uztailaren 8koa, gizarte babesik gabeko haur eta nerabeentzako bizitoki harrerako baliabideak arautzen dituena. EHAA, 150. zk., 2008ko abuztuaren 8koa.

  • 12/2008 LEGEA, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. EHAA, 246. zenbakia, 2008-12-24.

  • 238/2010 Dekretua, irailaren 14koa, Gizarte zerbitzuen arloko ikuskaritza altari buruzkoa. EHAA, 189. zk., 2010eko irailaren 30ekoa.

  • 155/2012 Dekretua, uztailaren 24koa, Gizarte Zerbitzuen Erregistroei buruzkoa. EHAA, 150. zenbakia, 2012ko abuztuaren 2a.

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: Hiru hilabete. 

Isiltasun administratiboaren ondorioak: Eskaria onetsiko da epe horretan berariazko ebazpena ematen baldin bada

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatzeko eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi