PR Permisos de pesca de trucha en cotos eus - egoitza
Arrantza esparruetan amuarrainak harrapatzeko baimenak
Zerbitzu honen bidez, behar bezala identifikatutako pertsonek hainbat izapide egin ahalko dute Arabako Lurralde Historikoko hainbat esparrutan amuarraina arrantzatzeko baimenekin lotuta, hala nola, baimen zozketan parte hartzeko eskaera, baimenak hautatu eta ordaindu, harrapaketa orrien zerrenda, ordaindutako ordain gutunarekin batera joan beharko direnak. Behin baimenak erabilita, harrapaketa orriak erregistratu eta bidali. Baimenen ordainagirien eta harrapaketa orrien kopiak lortu.
Herritarrak.
Mendien Zerbitzua
84/2020 Foru Agindua, martxoaren 3koa, arautzen duena arrantza kontinentalaren aprobetxamendua Arabako Lurralde Historikoan 2020-2021 denboraldian
257/2018 Foru Agindua, ekainaren 6koa, zeinak aldatu egiten baitu 43/2017 Foru Agindua, otsailaren 1ekoa, zeinaren bidez onetsi baitzen Arabako lurralde historikoko arrantza kontinentalaren aprobetxamendua arautzen duen araudia 2017-2018 denboraldirako, hartara 2018-2019 kanpainan zehar aplikatzeko
- Ebazpenerako eta jakinarazpenerako gehienezko epea: 6 hilabete.
- Administrazio isiltasunaren ondorioa: ezestea.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Arrantza esparruetan amuarrainak harrapatzeko baimena eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |