PR Servicio de adopción nacional e internacional EUS - egoitza
Adopzioak sustatzeko eta laguntza teknikoa emateko zerbitzua. Adopzio nazionalak eta nazioartekoak egiteko zerbitzua
Haurrak eta nerabeak babesteko espezializatutako lurralde zerbitzuaren barneko zerbitzua da, eta hauek dira helburu nagusiak:
- Adopzioa eta adopzio familiak erakartzea sustatzea.
 - Adopzio aurreko derrigorrezko prestakuntza ematea.
 - Balorazio psikosoziala egitea.
 - Egokiak diren familia hautagaiak aukeratzea.
 - Adopzio familien eguneratutako zerrenda izatea.
 - Adopzioari buruzko informazioa ematea: prozedura, adopzioa nola egin eta ondorioak.
 
Adopzioaren ondorioz, umeak jatorrizko familiarekin dituen legezko loturak hautsi egiten dira modu ezeztaezinean.
Zerbitzu honetan gainera hauek gauzatzen dira:
- Adopzio familiei laguntza ematen zaie prozedura osoan zehar aholkularitza eskainiz.
 - Eratutako adopzioak aldian-aldian berrikusten dira.
 - 
	
Adoptatutako pertsonari laguntza ematen zaio bere jatorriari buruzko informazioa bilatzeko prozesuan zehar.
 
- Adingabeak eta beren jatorrizko familiak, aukera onena adopzioa denean adopzio nazionalen kasuan.
 - Egokitasun irizpideak betetzen dituzten eta adoptatu nahi duten pertsonak.
 - Adopzio familiak eta adoptatutako pertsonak, laguntza jasotzen dutenak eta adopzio ondorengo jarraipena gauzatzen dutenak.
 - Adoptatutako pertsonak eta adinez nagusiak direnak, beren jatorriari buruzko informazioa bilatzen daudenean.
 
Adopzio familia izateko baldintzak:
- Adopzioa eskatu den lurralde historikoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaria egiten den unean eta adopzioa formalizatzen denean.
 - Aurretiazko derrigorrezko prestakuntza eskatzea.
 - 
	
Egokitasun aintzatespena eskatzea.
 
Adingabeen Batzordea: egokitasun aintzatespena eta zaintza ebazpenak adopzio helburuetarako, adopzioak nazionalak direnean.
- Nazioarteko adopzioei buruzko 54/2007 Legea, EAO 312. zk., 2007-12-19, eta Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legean jasotako aldaketak.
 - 114/2008 Dekretua, ekainaren 17koa. Horren bidez, foru aldundiek adingabeen adopziorako jarraitu beharreko jarduketen prozedura arautzen da. EHAA, 122. zk., 2008ko ekainaren 27koa.
 - 
	
50/2014 Dekretua, 2014-04-08koa. Horren bidez, foru aldundiek adingabeen adopziorako jarraitu beharreko jarduketen prozedura arautzen duen Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren dekretua bigarren aldiz aldatu zen. EHAA, 80. zenbakia, 2014ko apirilaren 30ekoa.
 - 245/2012 Dekretua, azaroaren 21ekoa. Horren bidez, foru aldundiek adingabeen adopziorako jarraitu beharreko jarduketen prozedura arautzen duen dekretua aldatzen da.
 
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: sei hilabete, balorazioaren hasieratik.
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Adopzio nazionalak eta nazioartekoak egiteko zerbitzua eskatzea | 
									 Izapide elektronikoa  | 
							
									 Epearen barruan  | 
							Hasi | 
