PR Servicio de coordinación a urgencias sociales EUS - egoitza
Gizarte larrialdietarako koordinazio zerbitzua
Psikologia eta gizarte laguntza ematen die Arabako lurralde historikoan bizi diren eta gizarte larrialdi egoeran dauden pertsonei.
Gizarte esku-hartzean berehala jarduten da eta ondoren, ohiko gizarte zerbitzuetara bideratzen dira erabiltzaileak. Horrez gain, gizarte beharrak identifikatzen dira eta horien gizarte diagnostikoa egiten da.
Esku-hartzeak antolatzeko zerbitzuan telefono zerbitzua dago eta gainera, gizarte larrialdia gertatu den lekura joateko langileak daude, kaltetuei «in situ» laguntzeko hain zuzen ere.
-
Gertatzez babesgabetasun egoeran dauden pertsonak, bereziki hauek: galduta edo desorientatuta dauden pertsonak, abandonatuta daudenak edo une horretan zaintzailerik ez dutenak, baita genero indarkeria egoerak eta etxeko indarkeria egoerak ere.
-
Salbuespenezko egoerak direla-eta sortutako gizarte larrialdi egoeretan dauden pertsonak: trafiko istripuak, suteak, uholdeak edo bestelako ezbeharrak.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Gizarte larrialdietarako koordinazio zerbitzua eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |