PR Servicio de coordinación a urgencias sociales EUS - egoitza
Gizarte larrialdietarako koordinazio zerbitzua
Psikologia eta gizarte laguntza ematen die Arabako lurralde historikoan bizi diren eta gizarte larrialdi egoeran dauden pertsonei.
Gizarte esku-hartzean berehala jarduten da eta ondoren, ohiko gizarte zerbitzuetara bideratzen dira erabiltzaileak. Horrez gain, gizarte beharrak identifikatzen dira eta horien gizarte diagnostikoa egiten da.
Esku-hartzeak antolatzeko zerbitzuan telefono zerbitzua dago eta gainera, gizarte larrialdia gertatu den lekura joateko langileak daude, kaltetuei «in situ» laguntzeko hain zuzen ere.
- 
	
Gertatzez babesgabetasun egoeran dauden pertsonak, bereziki hauek: galduta edo desorientatuta dauden pertsonak, abandonatuta daudenak edo une horretan zaintzailerik ez dutenak, baita genero indarkeria egoerak eta etxeko indarkeria egoerak ere.
 - 
	
Salbuespenezko egoerak direla-eta sortutako gizarte larrialdi egoeretan dauden pertsonak: trafiko istripuak, suteak, uholdeak edo bestelako ezbeharrak.
 
Zer egin behar duzu?
| Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
|---|---|---|---|
| Gizarte larrialdietarako koordinazio zerbitzua eskatzea | 
									 Izapide elektronikoa  | 
							
									 Epearen barruan  | 
							Hasi | 
