null PR Servicio de productos de apoyo y adaptación medio físico EUS

Laguntza produktuak eta ingurunera egokitzeko produktuak eskaintzen dituen zerbitzua

Laguntza produktuak mota guztietako produktuak dira (gailuak, ekipamenduak, tresnak eta software-ak), berariaz fabrikatu dituztenak edo merkatuan eskuragarri daudenak eta desgaitasuna duten pertsonek edo desgaitasuna duten pertsonentzat erabiltzen dituztenak:

  • Parte-hartzea errazteko.
  • Babesteko, laguntzeko, entrenatzeko, gorputz funtzioak/egiturak neurtzeko edo ordezkatzeko eta jarduerak egiteko.
  • Urritasunak, mugapenak edo parte-hartzeko arazoak prebenitzeko.

Berreskuratu daitezkeen laguntza produktuak dira, onuradun batek baino gehiagok erabili ditzakete eta bakarrik garraio kostuekin lekualdatu daitezkeenak izan beharko dira. Produktuak hornidura zerbitzuen bitartez emango dira, maileguan edo aldi baterako lagapenarekin.

Berreskuraezinak dira pertsona erabiltzaile bakar baten onurarako direnak, edo aparteko kasuetan hainbat pertsonaren onurarako aldi berean, eta horren ondorioz eskualdatu ezin direnak. Horiek eskuratzeko laguntza ekonomikoak emango dira.

  • Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta dauden eta desgaitasuna eta menpekotasuna duten pertsonak.
  • Errolda eta egoitza Arabako lurralde historikoan izatea gutxienez eskaria egin zen aurreko urtean.
  • Desgaitasun maila % 33koa edo gehiagokoa izatea, 3 urte baino gutxiagoko eta heltze garapeneko atzerapena duten umeak salbuetsiz.
  • Laguntza produktua aintzatetsitako desgaitasun motarekin lotuta egotea.
  • 65 urte baino gehiagokoek desgaitasuna adin horren aurretik aintzatetsita izan beharko dute.

Ezintasuna onartuta duten pertsonei banakako laguntzak emateko deialdi publikoa. ALHAO, 81. zk., 2018ko uztailaren 13koa.

Diputatuen Kontseiluaren 20/2014 Foru Dekretua, apirilaren 8koa, Gizarte Zerbitzuen Sailak eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde Autonomoak (GOFE) ezintasun egoera aitortuta duten pertsonei banakako laguntzak ematea arautzen duten oinarri orokorrak onartzen dituena. ALHAO, 45. zk., 2014ko apirilaren 23koa.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Laguntza produktuak eta ingurunera egokitzeko produktuak eskaintzen dituen zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi