null Adinekoentzako eguneko arreta zerbitzuak. Eguneko arretarako landa zentroak

Adinekoentzako eguneko arreta zerbitzuak. Eguneko arretarako landa zentroak

Laguntza eta komunitate izaera uztartzen dituzten zentroak dira. Egunean zehar zenbait zerbitzu ematen dituzte; hain zuzen ere, eguneroko bizitzako eta aisiako eta astialdiko jardueretan laguntza eskaintzen diete autonomia maila ezberdinak izan ditzaketen eta familia egitura edo laguntza sarea daukaten adineko pertsonei. Zerbitzu horiei esker, etxean bizitzen jarraitu ahal dute, bizi kalitate onargarriarekin.

Hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte: egun osoko arreta, goizeko arreta, arratsaldeko arreta, jantokia, bainu geriatrikoa, arropa garbiketa, garraio egokitua.

Helburu hauek dituzte:

  • Adinekoa bere ohiko ingurunean geratzea

  • Autonomia pertsonala sustatzea.

  • Elkarbizitza gunea izatea

  • Komunitate integrazioa bultzatzea

  • Senideei laguntza ematea

  • 65 urte edo gehiago izatea

  • Mendekotasuna duen pertsona gisa edo mendekotasun moderatua (1 gradua) duen pertsona gisa aitortua ez egotea

  • Zerbitzuetatik hurbil dagoen Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotea edo zerbitzuetatik hurbil dagoen udalerri batean Eskaera egin aurreko hamabi hilabeteetan, behintzat, menpekotasunik ez edukitzea Egoera bereziak aztertu ahalko dira, esate baterako, senideen etxeetan txandaka bizi diren adinekoen egoera.

  • Bizikidetza egokia ahalbidetzen duen egoera psikikoa eta fisikoa izatea

  • Balorazio eta Orientazio Batzorde Teknikoak edo dagokion zuzendariordetza teknikoak emandako aldeko txostena izatea

GOFEren kudeaketako zuzendaritza

  • 185/2015 DEKRETUA, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoa.
  • Diputatuen Kontseiluaren 36/2014 Foru Dekretua, uztailaren 22koa, arautzen duena mendetasun egoera aitortzeko, ezintasuna kalifikatzeko eta garapenaren arazoak edo horiek jasateko arriskua aitortzeko prozedura, bai eta, baldintza horiek emanez gero, Arabako gizarte zerbitzuak eta diru prestazioak jasotzeko eskubidea eta prozedura ere.

  • 45/2007 FORU DEKRETUA, maiatzaren 8ko Diputatuen Kontsei - luarena. Honen bidez, mendekotasun egoera onartuta ez duten pertsonak Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Sarera sartzeko eta lekuz aldatzeko erregimena arautzen duen arautegia onartzen da. Pertsona horiek sarearen erabiltzaileak izan behar dute.

  • 202/200 DEKRETUA, urriaren 17koa, laguntza behar duten adinekoentzako eguneko zentroei buruzkoa.

  • 40/2019 Foru Dekretua, Gobernu Kontseiluaren abuztuaren 2koa. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 99. zk. - 2019/08/28.  
  • 2019-2764 iragarpenaren akats-zuzenketa, 40/2019 Foru Dekretuarena, abuztuaren 2ko Gobernu Kontseiluarena. Gizarte Ongizatearen Foru Erakundeak hornitutako zerbitzuen prezio publikoen arauketa onartzea. ALHAO 109. zk. - 2019/09/20.  

Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 3 hilabete. 

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Adinekoentzako eguneko arreta zerbitzuak eskatzea. Eguneko arretarako landa zentroak

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi