PR Viviendas para personas privadas de libertad EUS - egoitza
Askatasunik ez duten pertsonentzako etxebizitzak
Egoitza zerbitzu hauetan Arabako espetxetik datozen eta askatasunik ez duten pertsonei harrera egiten zaie.
- Espetxetik irteteko baimenak dituztenean erabiltzeko helbidea da, eta komunitatean araubide irekian egoteko aukera ematen du.
- Pertsona gizarteari lotzea, gizarte, hezkuntza, prestakuntza, osasun, kultura eta aisialdiko baliabideak jasotzea ahalbidetuz.
- Pixkanaka gizarteratzea, gainerako pertsonekin gizarte eta hezkuntza esku-hartzea egitearen bitartez.
Askatasunik ez duten pertsonak, Arabako espetxean daudenak, eta Espetxe Arautegiaren arabera 2. edo 3. mailan edo baldintzapeko askatasunean daudenak. Gainera, honako baldintzak bete beharko dituzte:
- 18 eta 64 urte artean izatea.
- Jatorrizko familian edo eskuratutako familian bizi izatea ahalbidetzen dioten gizarte eta familiako laguntzarik eta/edo babesik ez izatea.
-
Bidezko balorazio organoak edo zuzendariordetza teknikoak emandako aldeko txostena.
- Une horretan toxikoak kontsumitzen ez egotea.
GOFEren kudeaketako zuzendaritza
45/2007 Foru Dekretua, maiatzaren 8ko Diputatuen Kontseiluarena. Honen bidez mendekotasun egoera onartuta ez duten pertsonak Arabako Lurralde Historikoko Gizarte Zerbitzuen Foru Sarera sartzeko eta lekuz aldatzeko erregimena arautzen duen arautegia onartzen da. Pertsona horiek sarearen erabiltzaileak izan behar dute.
Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea: 4 hilabete.
Isiltsun administratiboaren ondorioak: baiezkoa.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Askatasunik ez duten pertsonentzako etxebizitzak eskatzea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |