Berrikuntza sozialerako sariak Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean - egoitza
Arabako Lurralde Historikoko eta Trebiñuko Enklabeko gizarte berrikuntzako sariak
Sarien helburua da jendaurrean aintzatestea eta saritzea izaera sozialeko ekimen eta proiektu berritzaileak, hain zuzen, Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko enklabean gizarte berrikuntzaren ikuspegitik gizarte eta/edo ingurumen aldaketa bat lortzearekin konprometituta dauden produktuak, zerbitzuak edo ereduak garatu dituztenak.
Sarietara aurkeztu ahal izango dira pertsona fisikoak edo erakundeak, nortasun juridikoa dutenak zein ez dutenak, eta bizilekua, egoitza soziala edo egoitza irekia Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko enklabean dutenak. Kanpo geratzen dira sektore publikoko erakundeak.
Ahaldun Nagusiaren Saila.
Foru Gobernu Kontseiluaren 618/2022 Erabakia, urriaren 18koa. Onespena ematea Arabako
Lurralde Historikoko eta Trebiñuko enklabeko gizarte berrikuntzako sarien deialdiari.
Foru Gobernu Kontseiluaren 26/2022 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa. Onestea Diputatu Nagusiaren Sailak eman beharreko sariak arautzen dituzten oinarri orokorrak.
11/2016 Foru Araua, urriaren 19koa, Arabako Lurralde Historikoaren Dirulaguntzei buruz.
Hiru hilabete.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Gizarte berrikuntzako sarietarako eskaerak aurkeztea | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |