Eskabideen aurkezpena euskarazko literatura sortzeko “Ignacio Aldecoa” bekarako - egoitza
Eskabideen aurkezpena euskarazko literatura sortzeko “Ignacio Aldecoa” bekarako
Epeak
Eskaerak aurkezteko hogei (20) egun balioduneko epea izango da deialdi hau ALHAOn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aurkeztu beharreko agiriak
Laguntza hauek jaso nahi dituzten pertsonek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
-
Ipuin bat aurkeztu beharko dute, originala, argitaragabea eta jatorriz euskaraz idatzia. 10 eta 25 orrialde artean izan behar ditu, inprenta tipografiaz idatziak (arial 12 edo antzekoa) eta tarte bikoitzean.
-
Horrekin batera, proiektu bat aurkeztu beharko dute, bekak irauten duen bitartean ipuin bilduma bat idazteko. Liburuak zer beste ipuin izango lituzkeen jaso behar du proiektuak, bai eta izenburua eta edukiaren behin-behineko azalpena ere, eta beharrezkotzat jotzen diren ezaugarriak zehaztu behar ditu, hala nola argumentua, egitura, luzera, estiloa eta abar.
Informazio gehiago
E-maila: ialdecoa@araba.eus
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Aurrez aurre edo posta bidez aurkeztuz gero:
Eskabideak Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailean zuzendu behar zaizkio, helbide honetara aurkeztuz edo bidaliz:
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Erregistro Orokorra
Kultura eta Kirol Saila
Kultura Etxea Zerbitzua
Erref.: “Ignacio Aldecoa Beka”
Probintzia plaza, 5 01001 Gasteiz
Eskaeretan honako hauek jaso beharko dira:
- Aurkezten den ipuina, euskarri informatikoan (CDa edo pendrivea), PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: LANAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.IPUINA.PDF
- Ipuin bildumaren proiektua, euskarri informatikoan (CDa edo pendrivea), PDF formatuan. Eskema honi jarraituz jarri behar zaio izena fitxategi horri: PROIEKTUAREN IZENBURUA-IZENGOITIA.BILDUMA.PDF.
- Lanaren formatu informatikoan ezin da egilearen izena agertu.
- Deialdi honen II. eranskina, behar bezala beteta.
- II. eranskinean ipuinaren izenburua, proiektuaren izenburua eta aurkeztutako eskaera identifikatzeko erabiliko den izengoitia adieraziko dira.