Prestakuntza ekipamenduetan inbertitzeko 2026ko laguntza eskaera

Izapidetu

Epeak

Irekita

2026/03/20 - 2026/05/22

2026ko martxoaren 20tik maiatzaren 22ra arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileek egoitza elektronikoan zehaztutako eskaera inprimakia bete beharko dute ekipamendu bakoitzeko eta honako agiri hauek erantsi:

  • Eskatutako inbertsioen beharrizanen txostena, baita ekipamendua baliatuko duten ikastaroen espezializazioak edo gaiak ere.
  • Eskatutako ekipamenduaren eskaintza edo aurrekontua, balizko hornitzaileak prestatutakoa; BEZa barne hartu duen edo ez argitu beharko da.
  • Horri buruzko informazio zehatza eskainiko duen Interneteko lotura edo deskribapen katalogoa.
  • Diruz laguntzeko moduko ondasunaren BEZaren zerga oinarria 15.000 euro baino handiagoa bada, eskaintza bana eskatu beharko zaie gutxienez hiru hornitzaileri ondasuna entregatu aurretik, salbu eta merkatuan ez badago behar adina enpresa hornitzaile.

Zer behar dut?

Egoitza elektronikoa

Izapidetu