Bidaiariak garraiatzeko baimena berriz gaitzea (VD, VPC, VS, VSPC, VT-N edo VTC-N)

Izapidetu

Epeak

Irekita

Urtebete, baimena indargabetu denetik, arrazoia oniritzirik eza bazen

Hurrengo oniritzira arte, baimena beste arrazoi batengatik indargabetu bazen

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Tasa ordaindu izanaren agiria.
  • Nortasun juridikoaren egiaztagiria, hala badagokio.
  • Zergapekoen Erroldan –dagokion epigrafean– alta eman izanaren ziurtagiria.
  • Ibilgailuaren dokumentazioa:
    • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
    • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.

 

Bidaiarien garraio publikorako baimenen kasuan(VD, VT-N, VTC-N eta VS):

  • Arabako Lurralde Historikoan helbide bat izatea eta bertan, Lurreko Garraioaren Ikuskaritza Zerbitzuen eskura jartzeko asmoz, kudeaketa eta funtzionamenduari buruzko dokumentuak gordetzea egiaztatzen duen agiria.
  • Helbide eta sinadura elektronikoa eta beharrezko ekipamendu informatikoa edukitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, erantsitako ereduarekin bat.
  • Arabako Foru Aldundiarekiko eta estatuarekiko zerga betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren araubidean egotearen ziurtagiria eta Gizarte Segurantzarekiko kuotak eta bestelako zorrak egunean izatearen ziurtagiria.

 

Autobusek behar dituzten baimenen kasuan (VD):

  • Garraio kudeatzailearen dokumentazioa. Enpresan % 15 edo handiagoko partizipazioa duen bazkidea bada, bere portzentajea egiaztatzen duten dokumentuak.
  • Hala badagokio, finantza ahalmenaren egiaztagiria, honako dokumentu hauekin:
    • Pertsona juridikoa bada, kapitalaren eta erreserben batura eskatzen den zenbatekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa (informazio hori Merkataritza Erregistroan jasota ez badago).
    • Enpresaburu indibiduala bada, ibilgailuen antzinatasuna –lehenengo matrikula kontuan hartuta– 12 urtetik gorakoa ez dela egiaztatzen duen dokumentazioa:
      • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan erabiltzen badu: zirkulazio baimena eta fitxa teknikoa.
      • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua, gutxienez 24 hilabeterakoa.

Pertsona juridikoak eskatutako zenbatekoa osatzen duen kapital eta erreserbarik ez duenean edo pertsona fisikoak 12 urte baino gutxiagoko ibilgailurik ez duenean, dokumentu bi hauetako bat aurkez dezake:

  • Finantza entitate edo aseguru entitate batek enpresaren hartzekodunen aurrean behar den zenbatekoaren neurrian berme emaile solidario gisa diharduela egiaztatzen duen agiria.
  • Enpresak finantza entitate batetik eskatzen den zenbatekorainoko kreditua jaso dezakeela egiaztatzen duen agiria.

 

Osasun garraiorako baimenen kasuan (VS):

  • 20.000 biztanletik gorako herrietan, jendaurrean zabalik dagoen lokal bat edukitzearen egiaztagiria; lokala baimenean agertzen den helbidean egongo da, eta aldez aurretik lokalak irekitzeari buruzko lege baldintzak bete beharko dira.
  • Arreta eguneko 24 orduetan emateko, datuak laguntza baliabideei komunikatu eta transmititzeko eta ibilgailuen kokapen geografikoa jakiteko baliabideak eta teknologia edukitzea egiaztatu beharko da.
  • Espainian matrikulatutako 5 ibilgailu (gutxienez) edukitzea, dagozkion IATa eta ziurtagiri tekniko-sanitarioak indarrean egotea, eta ibilgailu horien antzinatasuna 10 urtetik gorakoa ez izatea egiaztatzen duen dokumentazioa:
    • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena.
    • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, garraioan izandako kalteak ordain ditzakeena, gutxienez 50 milioi eurorainokoa.
  • ISO 9001 ziurtagiria, UNE 179002:2008 arauak ezarritako baldintzen arabera.
  •  Zuzendaritza eraginkor eta iraunkorra bere gain har dezakeen pertsona batek, gutxienez, Osasun Garraioaren Kudeaketaren goi mailako ikastaroa egin izana egiaztatzen duen ziurtagiria edo gaiari lotutako goi mailako titulu bat eduki behar du.

 

Hiriarteko taxi baimenak (VT-N) lortzeko, gainera:

  • Taximetroaren kontrol metrologikoko buletina.
  • Garraioan sortutako kalteen erantzukizun zibileko aseguruaren frogagiria, eta polizaren ordainketak egunean daudela egiaztatzen duen agiria.

 

Gidaridun ibilgailua alokatzeko baimenak (VTC-N) lortzeko, gainera:

  • Erabiltzaileek garraiatu bitartean jasan ditzaketen kalteen erantzukizun zibila estal dezakeen aseguruaren edo beste garantia baten egiaztagiria.
  • Gidariak enpresako langileak direla egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Gidarien indarreko gidabaimenen kopia.

 

Garraio pribatu osagarrirako baimenak(VPC) lortzeko, gainera:

  • Enpresako zentroetara ohikotasunez jotzen duten langileen, hornitzaileen eta bezeroen kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Garraio pribatu osagarrirako baimenak(VSPC) lortzeko, gainera:

  • Normalean garraiatzen dituzten gaixo edo zaurituen kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Espainian matrikulatutako ibilgailuak edukitzea, dagozkion IATa eta ziurtagiri tekniko-sanitarioak indarrean egotea, eta ibilgailu horien antzinatasuna 10 urtetik gorakoa ez izatea egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Jabetza araubidean edo finantza errentamenduan bada: zirkulazio baimena.
    • Errentamendu arruntean bada: errentamendu kontratua.
  • Erantzukizun zibileko asegurua, garraioan izandako kalteak ordain ditzakeena, gutxienez 50 milioi eurorainokoa.
Tasen ordainketa

 

Informazio gehiago

Izapidetze elektronikoan, enpresak baimena eman dezake Arabako Foru Aldundiak beste administrazio batzuek dituzten datuak kontsulta ditzan, eskatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatze aldera.

Baimena emanez gero, hauek bakarrik aurkeztu behar ditu:

  • Helbide eta sinadura elektronikoaren erantzukizunpeko adierazpena.
  • Ibilgailuen errentamendu kontratuak, errentamendu arruntean edukiz gero.
  • Dagokion erregistro publikoan inskribatu izanaren egiaztagiria (Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez badago).
  • Aseguruak, hala badagokio.
  • Enpresako zentroetara ohikotasunez jotzen duten langileen, hornitzaileen eta bezeroen kopurua (VPC baimenen kasuan) edo garraiatzen diren gaixoen kopurua (VSPC baimenen kasuan) egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Lokala, eskatzen den teknologia eta zuzendaritza benetan betetzen duen pertsonak titulua edukitzea egiaztatzen duen dokumentazioa, VS baimenen kasuan.
  • Ibilgailuen ziurtagiri soziosanitarioak, VS eta VSPC baimenen kasuan.
  • Hala badagokio, kudeatzaileak enpresan % 15eko partizipazioa edo hortik goragokoa duela egiaztatzen duen dokumentazioa, eta finantza ahalmena egiaztatzen duena, VD baimenen kasuan.

 

Eskaera izapidetzeko, lehendabizi ibilgailuko indarrean dagoen tasa ordaindu behar da.

Zerga Administrazioko Estatu Agentzian, Foru Ogasunean eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian kontsulta eginda emaitza negatiboa bada, VD, VS, VTC-N eta VT-N motako garraio publikorako baimen baten titularrak zorra geroratu, zatitu edo eten egin dela egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko du, izapidearekin jarraitzeko.

Argibide gehiago

Izapidetu