TR Auzo harremanak sustatzeko dirulaguntzak justifikatzea 2022 - egoitza
Auzo harremanak sustatzeko dirulaguntzak justifikatzea. 2022ko deialdia
Epeak
Aurkeztu beharreko agiriak
Dirulaguntza onartu ondoren, laguntza justifikatzeko dokumentazioa Egoitza elektronikoan aurkeztuko da. Horretarako, arlo pertsonalean, nire espedienteetara sartu behar da, honako dokumentazio hau erantsita:
Aurkeztu beharreko dokumentazioa | Zabalgarriaren izena |
---|---|
1.- Fakturak | Faktura-ziurtagiria |
2.- Bidezidorren liburuaren orrialdeak | |
3.- Erakunde onuradunak fakturak onartu izanaren ziurtagiria | Faktura onartzea (deskargatu beharreko eredu normalizatua) |
4.- Erantzukizunpeko adierazpena | Erantzukizunpeko adierazpena (deskargatu beharreko eredu normalizatua) |
5.- Fakturen ordainagiriak | Ordainagiria |
Beste pertsona batek laguntza eta espedienteak kudeatzea nahi izanez gero, horietara sartzeko aurretiko baimen batek egon behar du.
Gogaratu lehenik inprimakiak zure ekipora deskargatu behar dituzula betetzen hasi baino lehen ez bete zuzenean nabigatzailean.
Informazio gehiago
Webetik formularioa sortzean gorabeheraren bat gertatuz gero, jo aldundi digitaleko erabiltzailearen arretarako zentrora: diputaciondigital@araba.eus
945 569 028 telefonora ere deitu dezakezu, astelehenetik ostiralera, 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.
Beste edozein kontsulta egiteko Obra Txikiak Egiteko 2019ko deialdiaren gainean, Lurralde Orekaren Zuzendaritzako Toki eta Udalerriaz gaindiko Azpiegituren Sustapenaren eta Finantzaketaren Zerbitzura jo dezakezu (945.18.18.18 - luzapena 52445 Isabel), 8:15etik 14:30era, jaiegunetan izan ezik.
Zer behar dut?
Toki erakundeek justifikazio dokumentua Arabako Foru Aldundiko Egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dute; horretarako aurrez eskatzaileek ziurtagiri elektronikoa eduki beharko dute. Egoitza Elektronikora sartzeko hainbat aukerei buruzko informazioa eta erakunde ziurtagiri-emaile baten ziurtagiri elektronikoaren eskaera non egin behar den honako atal honetan dago: Ezagutu egoitza – Nola sartu.
10 MB baino tamaina handiagoa duen dokumentazioa Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango da, baita horrekin hitzarmena duten toki erakundeetako erregistro orokorretan ere.
Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke.