Santiagoko nekazaritza azokan parte hartzeko eskaera - Taberna edo txosna bat muntatzeko kokaleku bat esleitzea (ostalaritza-postuak) - egoitza
Santiagoko nekazaritza azokan parte hartzeko eskaera - Taberna edo txosna bat muntatzeko kokaleku bat esleitzea (ostalaritza-postuak)
Santiagoko nekazaritza azokan parte hartzeko eskaera, ostalaritzako edo tabernako postuaren titular gisa.
Epeak
2025/06/12 - 2025/06/26
Eskabideak aurkezteko epea deialdi honen iragarkia ALHAOn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2025eko ekainaren 26an amaituko da.
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez edo Arabako Foru Aldundiko Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira. Kontuan izan nortasun juridikorik gabeko erakundeek eta pertsona juridikoek egoitza elektronikoaren bidez bakarrik aurkez ditzaketela eskabideak.
Informazio gehiago
Parte hartzeko eskabide bakar bat aurkeztu ahal izango duzu. Ostalaritza-jardueraren titularra den pertsonak egin behar du eskaera (alta JEZen).
- Txosna bat muntatzeko kokaleku bat esleitu ahal izateko, oinarri arautzaileek (ekainaren 3ko 20/2025 Foru Dekretuaren 13. eta 14. artikuluak) ezarritako baldintza eta konpromiso guztiak bete behar dituzu.
- Txosnak muntatzeko dauden kokapenak baino eskaera gehiago jasotzen badira, parte-hartzaileak zozketa publikoaren bidez hautatuko dira. Parte-hartzaileak aukeratzea Arabako Foru Aldundiari dagokio, eta inola ere ez AFAri laguntza teknikoa ematen dion enpresari.
- Hautatutako ostalaritza arduratuko da salmentarako, txosnarako edo salmenta-posturako bere azpiegitura eramateaz eta muntatzeaz.
- Arabako Foru Aldundia arduratuko da sare elektrikorako konexio-puntu bat eta edateko uraren hornidura-sarerako konexio-puntu bat hornitzeaz, bai eta ostalaritzako lanpostuek bete beharreko kokapenak zehazteaz.
- Aurten ez da beharrezkoa izango tasa publikorik ordaintzea txosna jartzeagatik.
Zer behar dut?
BAK
BAKQ
Ziurtagiri digitala
- Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorra.
- Gasteizko, Guardiako eta Laudioko Ogasun Bulegoen Erregistroa.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan ezarritako gainerako erregistroetatik edozein.