null PR Servicio de atención psicosocial gratuito dirigido a personas agresoras, autoras de actos de maltrato o de delitos contra la libertad sexual EUS

Tratu txarrak eman edo sexu askatasunaren kontrako delituak gauzatu dituzten erasotzaileei doako arreta psikosoziala emateko zerbitzua

Banakako laguntza psikologikoko zerbitzu espezializatua da, doakoa, eta emakumeen aurkako indarkerian berrerortzea eta zabaltzea saihestu nahi du.

Erasotzaileei tratamendua ematea, jokaera oldarkorra deuseztatzea edo kontrolatzea lortzeko.

Erasotzaileei laguntza ematea konturatu daitezen tratu txarrak emateko edo sexu askatasunaren aurkako jarrerak izateko arrazoiak zeintzuk diren, eta beharrezko trebetasunak garatu ditzaten beren jokaera aldatzeko, etorkizuneko erasoak ekiditeko eta hala badagokio, familia edo bizikidetza nukleoaren banaketa errespetatzeko.

Arabako Lurralde Historikoko edozein udalerritan bizi diren emakumeen aurkako indarkeriara jotzen duten gizonak.

Zer egin behar duzu?

Izapide elektronikoa Epearen barruan
Tratu txarrak eman edo sexu askatasunaren kontrako delituak gauzatu dituzten erasotzaileei doako arreta psikosoziala emateko zerbitzua eskatzea

Izapide elektronikoa

Epearen barruan

Hasi