PR Irisgarritasunari, etxebizitzen egokitzapen funtzionalari eta laguntza produktuak eskuetaratzeari buruzko informazioa eta aholkularitza emateko zerbitzua - egoitza
Irisgarritasunari, etxebizitzen egokitzapen funtzionalari eta laguntza produktuak eskuetaratzeari buruzko informazioa eta aholkularitza emateko zerbitzua
Helburu nagusia da ezinduen autonomia, parte hartzea eta gizarteratzea erraztea eguneroko jardun guztietan, laguntza teknologikoei buruzko informazio egiaztatua eta pertsonalizatua eskainiz.
Zerbitzu honek ondokoei buruzko argibideak eta aholkuak ematen ditu:
-
IRISGARRITASUNA (etxebizitzetako sarbideetan oztopo arkitektonikoak kentzea, ibilgailu partikularrak egokitzea, informazio eta komunikazio tresnak erabiltzea).
-
ETXEBIZITZEN EGOKITZAPEN FUNTZIONALA
-
LAGUNTZA PRODUKTUAK
-
KOMUNIKAZIO HANDIGARRIA
Informazio ugari dago kontsultatzeko, hala nola, katalogoak, gidak, argitalpenak, txostenak, araudi teknikoak eta aipamenak. Probatu eta erabili egin ahal izango dira laguntza produktu ohikoenak, erosi aurretik.
Arabako Lurralde Historikoko udalerri batean erroldatuta dauden eta desgaitasuna eta menpekotasuna duten pertsonak.
Zer egin behar duzu?
Izapide elektronikoa | Epearen barruan | ||
---|---|---|---|
Informazio eta Aholkularitza Zerbitzurako hitzordua eskatu | Izapide elektronikoa | Epearen barruan | Hasi |