Mahasti asegururako laguntza eskaera

Epeak

Itxita

2024ko martxoaren 26tik apirilaren 30era. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko agiriak (lehenago ez badira aurkeztu):

  • Sozietatearen eta bazkideen AFArekiko eta Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharretan egunean egotearen ziurtagiria Arabako Foru Aldundiko Mahastizaintza eta Enologia Zerbitzuak ofizioz egiaztatzeari uko egiten badio.

  • NAN-A EDO IFK

  • Aseguru polizaren kopia

  • Asegurua ordaindu izanaren egiaztagiria

  • Sozietatearen egiturari buruzko agiriak edo ordezkaritza, NUEn jasota dagoena aldatu edo osatzen duen dokumentazioa 

Titularrei, haien ordezkariei eta sozietatearen egiturari buruzko informazioa NUEtik aterako da. Erregistro hori behar bezala eguneratuta egon behar da, hala izatea eskatzailearen ardura izanik.

Informazio gehiago

Baldintzak:

1.- Izaera orokorrekoak

  • Ustiategia Arabako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta izatea.
  • Zerga egoitza Araban izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebehar guztiak ordainduta izatea.
  • Zerga betebehar guztiekin egunean egotea.
  • 66  urte eta 4 hilabetetik gorokoentzat, jardunean egotearen egiaztagiria

2.- Pertsona fisikoak

  • Eskaera egiteko unean, 18 eta 66 urte eta 4 hilabete bitarteko adina izan beharko dute, pertsona horrek jardunean jarraitzen badu izan ezik; hala ere, emantzipazioa adin-nagusitasunarekin parekatu ahal izango da.

3.- Pertsona juridikoek, indibisio ituna daukaten jaraunspen erkidegoek eta eskritura publikoa oinarri eratutako sozietate zibilek eta ondasun erkidegoek, oro har bete behar denaz gain, beste baldintza hauek ere bete beharko dituzte.

  • Sozietatearen egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan egon behar dira.
  • Beste pertsona juridiko batzuen partaidetza duten pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen osaera adierazi behar dute, kide diren pertsona fisiko guztiak identifikatuta; horrez gain, horietako bakoitzak ustiategi onuradunaren kapitalean zer ehuneko daukan adierazi behar dute.

4.- Ekoizleen elkarteak

  • Elkarteek zerrenda bat aurkeztu behar dute dirulaguntza zein produktore eta mahasti sail aseguratuentzat eskatu den zehaztuz:
  • Zerga eta sozietate egoitza Araban edukitzea.
  • Gizarte Segurantzarekiko zorrak ordainduta izatea.
  • Zerga betebehar guztien ordainketak egunean edukitzea.
  • Nekazari elkartuek 1. eta 2. apartatuetako betekizunak bete beharko dituzte.

Zer behar dut?

  • Ziurtagiri elektronikoa

Mahastizaintza eta enologia zerbitzua:

Lapueblako errepidea, zk.,

01300 GUARDIA (Araba)

Tel: 945 621 080

Eskatu aurreko hitzordua