Arabako ostalaritzaren sektoreari laguntzeko ezohiko laguntza eskaera

Epeak

Itxita

2021eko otsailaren 20tik martxoaren 18ko 14: 00ak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak:

  • alokairuak

  • lokala ordaintzeko hipoteka maileguen kuotak

  • autonomoen kuotak

  • elektrizitate, gas eta ur hornidurak

  • COVIDaren eraginarekin lotutako aholkularitza eta kontsultoretza

Gastu horiek eskatzaileari egotziak izan behar dira 2020/11/1etik 2021/3/31ra bitartean, salbu eta hornidurako gastuak, aintzat hartuko baitira 2020/11/1etik eskaera aurkezten den egunera artean ordaindutako gastuak.

Laguntzaren zenbatekoa eta emateko prozedura

Diruz lagundu daitekeen aurrekontuaren % 50 izango dira, honako muga hauekin:

  • 3 langile edo gutxiago dituzten eskatzaileentzat, 1.400 euro.

  • 3 langile baino gehiago eta 6 langile edo gutxiago dituzten eskatzaileentzat, 1.800 euro

  • 6 langile baino gehiago dituzten eskatzaileentzat, 2.100 euro

 Dirulaguntzak emateko prozedura: norgehiagoka bidez.

ABISUA

Laguntza hau Egoitza elektronikoaren bidez izapidetzeko behar den dokumentazioa sartzeko, banan-banan egin daiteke, edo dokumentazio hori ZIP fitxategi konprimitu batean bateratuz.

Azken aukera hori hautatuz gero, tipologiaren arabera multzokatu beharko dira dokumentuak, fitxategi konprimitu berean fakturen dokumentazioa beste dokumentazio-mota batekin ez nahasteko, eta behar adina ZIP fitxategi igo beharko dira, Egoitza elektronikoak dokumentazioa bidaltzeko dituen mugak kontuan hartuta: gehienez 10 Mb-ko tamaina fitxategi bakoitzeko eta gehienez 30 Mb-ko tamaina komunikazio bakoitzeko.

Zer behar dut?

  • BAKQ

    Ziurtagiri Digitala

Aurkezpen elektronikoa