Emakumeen kirola babesteko dirulaguntzak eskatzea - egoitza
Eskaerak aurkeztea
Epeak
2026ko apirilaren 9tik maiatzaren 4ra, biak barne.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Formulario elektronikoa betetzea.
- Arabako Foru Aldundiak egiaztatzeari uko egitekotan, Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.
- Kirol-erakundean euskara, berdintasuna eta ekitatea sustatzearen aldeko irizpideren bat betetzen duten erakundeen kasuan, egiaztagiriak, deialdiaren 6.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.
- Kirol-elkarteen kasuan: elkartea sortzeko eta haren funtzionamendu-arauak onartzeko erakunde nagusiaren organo eskudunak berariaz hartutako erabakia, aldez aurretik aurkeztu ez baditu behintzat.
- Trebiñuko enklabean kokatutako erakundeen kasuan: erakundeen erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria eta Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria.
Informazio gehiago
Kirol zerbitzua
Probintzia plaza, 5-3
01001 Gasteiz
Telefonoa: 945 18 18 18
Zer behar dut?
Ziurtagiri digitala
Izapide hau Egoitza elektronikoaren bitartez soilik egin daiteke.
