Arreta soziosanitarioaren inguruko prestakuntza emateko laguntza eskatzea

Epeak

Itxita

2022ko ekainaren 18tik uztailaren 8ko 14:00ak arte. 

Aurkeztu beharreko agiriak

Erakunde eskatzaileek egoitza elektronikoan zehaztutako eskaera inprimakia bete beharko dute ikastaro bakoitzeko eta honako agiri hauek erantsi:

  • Prestakuntza eskaintzen zaion ikasle mota edo prestakuntza hori jasotzeko modua eta hautatzeko irizpideak.
  • Irakasleen curriculuma.
  • Hala badagokio, teleprestakuntzaren modalitatean emandako zatiagatik:
    • Erabiltzea aurreikusi den teleprestakuntza plataformari buruzko datuak; propioa, azpikontratatua edo doakoa den adierazi behar da.
    • Ikastaroan tutore izango den pertsonaren edo diren pertsonen datuak eta curriculuma.

Edonola ere, prestakuntza ekintzaren aurrekontu ekonomikoa xehatuta egongo da 14. artikuluan jasotako gastuen sailkapenaren arabera.

Zer behar dut?

Egoitza elektronikotik soilik izapidetu daiteke.