Landa-bideak eraiki, egokitu, zaindu, konpondu eta hobetzeko laguntzak eskatzea

Izapidetu

Epeak

Irekita

2025/01/07 - 2025/02/04

2025ko urtarrilaren 7tik otsailaren 4ra, biak barne.

Aurkeztu beharreko agiriak

Lehenengo fasea: laguntza eskatzeko

Aurrekontua AFAk idaztea eskatzen bada:

 

AFAri idazketa eskatzen ez bazaio, aurreko izapideaz gain, honako hauek ere sartu behar dira:

  • Eskatutako bideak konpontzeko aurrekontu xehatua, obra-unitateak eta horien neurketak zehaztuta.
  • Eskatutako bideetan egin beharreko inbertsioari buruzko proiektua.
  • Baimen sektorialak (URA, etab.) baimentzeko eta izapidetzeko eskaera, beharrezkoa bada

Deialdia ebatzi ondoren, eta soilik ebazpen positiboa jasotzen bada, erakundeak honako hauek aurkeztu beharko ditu: finantza-plana eta kontratazioari buruzko dokumentazioa, obrak hasi aurretik.

 

Bigarren fasea: laguntza ordaintzea eskatzeko

  • Laguntza ordaintzeko eskabidea inprimaki normalizatuan erregistratzea AFAren Erregistro Elektroniko Komunean.
  • Obra-unitate zehatzak dituzten fakturak.
  • Fakturen ordainketaren justifikatzailea.
  • Kopiak jatorrizkoekin bat datozela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.
  • Enpresa esleipendunari kobratzeko lagapena egin nahi badiote, Lagapen dokumentua entregatu beharko dute, bigarren koadroa edo "LAGAPEN" atala bakarrik betez. Jatorrizko dokumentua bulegoan aurkeztu behar dute.

Informazio gehiago

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:15etik 14:30era.

Zer behar dut?

  • Eskaera hau bete ondoren, Egoitza elektronikoaren esteka honetan erregistratu eta beharrezko dokumentazioa erantsi behar duzu.

    Egoitza elektronikora sartzeko:

    • BAKQ
    • Ziurtagiri digitala

Egoitza elektronikotik soilik egin daiteke. 

Izapidetu