Arabako udalerrietako espazio publikoetan merkataritza indarberritzeko laguntzen eskabidea

Epeak

Itxita

2019ko martxoaren 19tik 2019ko apirilaren 17ra arte

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide horriak

  • Herrietako merkataritza sustatzeko jardueren deskribapena.

  1. Zergatik egingo diren.
  2. Aurreikusitako gastuen aurrekontu xehatuta.
  3. Lana egingo duen edo egin duen hornitzailearen eskaintzaren fotokopia (proformako edo behin betiko fakturak, kanpoko aurrekontua edo, halakorik balego, kontratu sinatua).
  • Eskatutako 3 eskaintzen fotokopiak, aholkularitzako edo laguntza teknikoko enpresei 15.000,00 euroko edo gehiagoko zerbitzuak eskatu bazaizkie. Horrekin batera, hautatu den eskaintza ez bada ekonomiaren aldetik onuragarriena, zergatik aukeratu den azaltzen duen justifikazioa. Proiektua gauzatzen hasitakoan, diruz lagundutako ekintzaren baten benetako gastuak 15.000 euroko muga gainditzen badu, nahiz eta gastua onartu zenean zenbatekoa txikiagoa izan, hiru eskaintza aurkeztu beharko dira.

Arabako kontzejuen kasuan, eskabidearekin batera, beste hauek ere aurkeztu behar dira:

  • Udalaren ziurtagiri behar bezala zigilatu eta sinatua, zeinaren bidez egiaztatzen baita kontzejuak aurkeztu diola udal eskudunari deialdi honetako dirulaguntzak eskatzeko asmoa duelako informazioa eta eskabide hori dela-eta egin behar dituen jarduerei buruzko informazioa, eta udal horren oniritzia eskuratu duela.

Erregistro Orokorra - Arabako Foru Aldundia

Probintzia plaza, 5

01011 Vitoria-Gasteiz

Itundutako erregistroak